EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Komentarioa
Los Coronas

LOS CORONAS. SURFAREN ERREGEAK

Los Coronas taldearen historiak Madrilen du hasiera, 90. urteen hastapenean, une hartako musika ildo nagusietatik at, taldea sortu zenetik izan baitzaio leial estilo eta jarrera jakin bati. Surf kutsuko musika egiten aurreneko talde espainola da, ondo koipeztatutako tresnekin rock’n’roll egiteko makina bikaina. Talde hau lanean ari zen Tarantinok bere Pulp Fiction filmaren bidez surf hotsak ezagutarazi eta jendartean zabaldu baino lehen, eta horrenbestez erakutsi zion merkataritza munduari 50. urteen hasierakoa den musika baten balioa, artean bizirik dirauena azken urteotako musikak zurrunbilo azkarra badakar ere berekin batera. Hala eta guztiz ere, Los Coronas taldeak agerian uzten du surf kutsuko musika hotsen kiribil betierekoa dela.

Orain, Mexikoko lurretan barna aurkezpen-bira arrakastatsua izan eta gero, Surfin’ Tenochtitlan lana aurkezten du Espainia osoan Gaztelupeko Hotsak-en eskutik. Taldearen ibilbidearen abesti onenak biltzen ditu lan honek, hamabost urteotan erakutsi duen gaitasun eta gustu onaren erakusgarri.

Talde cool-enetako bat duzu esku artean. Zalantzarik gabe. Bizkar gainean riff ugari dituzten musikariek osatua, ordu ugari furgonan emanak, ezin konta ahal bisitaldi penintsula osoko klubetan. Aitzindari dira surf kutsuko musika Espainian ezagutarazten, 15 urte daramatzate errepideetan eta disko hau taldeak une honetan duen indarraren eta osasun onaren erakusgarri bikaina da.

Hasierako hirukoteari Javi Vacas baxu jotzailea (La Vacaazul, Deluxe, Tres Hombres) eta Oscar Ibarra tronpeta jotzailea (Marlango) batu zitzaizkien. Horiekin batera Fernando Pardo gitarra jotzaileak (Sex Museum), David Krahe gitarra jotzaileak (No Wonder) eta Roberto Loza bateria jotzaileak (Sex Museum) osatzen dute Los Coronas taldea.

Estiloarekiko duten atxikimenduaren erakusgarri, esan dezagun talde honen abestiak hainbat rock’n’roll eta surf musikaren bildumatan argitaratu direla AEBetan, Japonian eta Alemanian, besteak beste. Abre los Ojos eta Airbag filmak ikusi baldin badituzu, gogoan izango dituzu talde honen bizitasun handiko ekarpenak. Eta beste batzuen artean, munduko rock instrumentalaren baitan eminentzia den Phill Dirt-en gustukoena duzu.



16 abestiz osatutako diskoa da, Tony Joe White-ren Polk Salad Annie abestiaren bertsio argitara gabe bat ere tartean. **Western kutsuko hotsak, erritmo ezin biziagoak, gitarra txinpartatsuak, rock’n’roll gordina**. Ilargi beteko gau batean entzuteko disko bikaina.


LOS CORONAS





Concerts


Trayectoire


Komentarioa


Bibliothèque de Presse


ARTISTES
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IÑAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ÑACO GOÑI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du