EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Karelean taldeak Kantu eta Hitza zikloari amaiera emanen dio gaur
Hemeroteka
Karelean taldeak Kantu eta Hitza zikloari amaiera emanen dio gaur


Kontzertuan 56. gelatik bere lehen diska aurkeztuko du boskoteak Erraldoien Txokoan 20.30ean ospatuko da rock zabaleko emanaldia

O. FERNANDEZ Diario de Noticias 2008-06-26

Karelean taldeko abeslaria den Olatz Prat Iruñean izan zen kontzertua aurkezten.argazkia: iban aguinaga

IRUÑEA. Karelean taldeak Iruñeko Udalak antolatzen duen musika euskaraz Kantu eta Hitza zikloari amaiera emanen dio gaur, arratsaldeko 20.30ean hasita, Erraldoien Txokoan eskainiko duen kontzertuarekin. Zehazki, talde gipuzkoarrak "rock zabala" hitzekin definitzen duen bere lehen diska, 56. gelatik , aurkeztuko du.

Taldea 2004 urtean sortu zen, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako Joseba Illarramendi (eskusoinua eta ahotsa), Bitti Tena (baxua) eta Raul Olaizola (gitarra) berriz kantuak sor-tzeko elkartu zirenean. Hiru lagun eta taldekide izandako hauei ondoren batu zitzaizkien Olatz Prat abeslaria (Zuri eta beltz jazz bikotean aritutakoa eta gaur egun Lantz folk taldeko kantaria ere badena) eta Aitor Korta bateria jotzailea (Ttakunpa taldeko partaidea). Azpeitia eta Zestoako bost lagunek 2006an eman zuten lehenengo kontzertua (Zestoako gaztetxean), urte berean Euskadi Gaztea irratsaioan irabazitako lehiaketaren lehen maketaren aurkezpen gisa.

56. gelatik osatzen duten hamar abestitatik hiru ingelesez egin dituzte eta gainontzekoak euskaraz. Kantuetan zehar rock-erritmoak topatzen dira batipat, baina era askotako ukituekin: bossanova (Hotzikara ), musika elaktronikoak (Karelean ), poesia errezita-tzeak (Ezaren semeak ) eta aire flamenko eta arabiarrak (Istanbul-San Fernando ). Letra eta doinu guztiak taldearenak dira, hiru izan ezik: 56. gelatik , Xabi Bordarena; Karelean , Patxi Zabaletarena; eta Ezaren semeak , Xabier Leterena.

oLERKIEKIN ZERIKUSI HANDIA Karelean taldeak, berez, badu olerkiekin harreman oso zuzena. Izan ere, taldearen izena Patxi Zabaletaren olerki batetik hartu dute:"Lurrak eta zeruak/ elkar ukitzen duten tokian/ karelean/ zorionaren irudia den/ karelean/ han/ neretzat/ zeu aurkitzen zara" . Halaber, 56. gelatik diskoaren izena Bordak idatzitako olerki baten ondorioa da, hotel bateko 56. gelatik bakardadeaz idatzitako olerkia baita.

Musika talde gipuzkoarraren lehen lan honetan kolaboraziorik ere izan dute: Antonio Lizana (saxofoia), Mikel Aveiro (konga) eta Grises Sueños taldea (programazioak).

Karelean taldearen leku naturala zuzenekoa dela diote bost lagunek, eta hala den ikusteko aukera paregabea izanen du publiko iruindarrak Kareleanek gaur arratsaldean eskainiko duen kon-tzertuan.


KARELEAN





Concerts





Hemeroteka


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du