Irakurtzekorik ez duen liburu baten kasua da. Ikor Kotx (Jon Urbe) argazkilariak argitaratu duen Rock&klik argazki-liburuan, Euskal Herriko musikak azken hogei urteetan utzi duen argazki sorta interesgarria dago. 1980ko hamarkadaren erdialdean hasi zen Jon Urbe musika taldeei argazkiak ateratzen eta egun ere hor ikusi dezakegu kamera lepoan kontzertu anitzetan. 200 argazki inguru biltzen ditu 80 orrialdez osaturiko argazki liburuak.
Argazkien tratamendu eta diseinu lan bikainaz gain, ehunka argazki esanguratsu eta bitxi topatuko ditu irakurleak. RIPen zuzenekoak, Negu Gorriak Donostiako epaitegiaren aurrean (Mikel Kazaliz taldekidearen epaiketa egunean), Bap!, Kojon Prieto eta Huajaloteen irudi bitxiak, Banda Bassotti lehenengo Gazte Topagunean, Nuevo Catecismo Catolico, Exkixu edo duela hilabete gutxi ateratako Hot Dogs taldekoenak, adibidez. Argazki gehienak zuzenekoetan ateratakoak dira, baina badira promoziorako edo prentsarako eginiko irudiak ere.
Liburuak Fermin Muguruzaren, Fernando Saporen (El Corazon del Sapo, Kuraia), Jon Garmendiaren (espetxean dagoen Jon-en laguna) edota Iker Barandiaranen (musika kazetaria) hitzaurreak jasotzen ditu. Guztiz gomendagarria. Liburua Hotsak zigiluak kaleratu du sortu berri duen "Kajoitxu Baltza" atal berriaren azpian.
Paper Hotsak
94 Posta Kutxatila 20.590 Soraluze
|