EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Ikor Kotx argazkilariaren lana biltzen duen Rock&klik! liburua aurkeztu dute
Hemeroteka
Ikor Kotx argazkilariaren lana biltzen duen Rock&klik! liburua aurkeztu dute


Kronika.net

Rock-klik:Rockari gertu gertutik egindako familia erretratua Hernanin bizi den Ikor Kotx argazkilariaren lana biltzen duen Rock&klik! liburua aurkeztu dute Bodega tabernan. ´Euskal Herriko lehen rock argazki liburua` Paper Hotsak-ek argitaratu du. 2006/11/22 - Asteazkena Ikor Kotx; ezizen horren atzean Jon Urbe dago, Hernanin bizi den argazkilari errenteriarra. Kotx 80garren hamarkadaren bukaeratik dabil kamara eskuetan duela eta Hernanin, hain zuzen, hasi zen lanean, Egin egunkarian. Rock&rolla da bere zaletasunetako bat, eta rock&roll kontzertuetan ateratako ar-gazkiekin liburua dauka atzotik kalean: rock&klik.

Rock&klik

Aspalditik zeukan Kotxek bere argazkiekin liburu bat osatzeko nahia eta atzokoan bete ahal izan zuen. Rock&klik izena du liburuak, Paper Hotsak-ek kaleratu du eta kajoitxu baltza argazki liburuen bildumako lehenengoa da. Egileak dioenez, Paper Hotsaken ideia asko gustatu zitzaidan eta horrela animatu nintzen. Liburuan rock musikaren inguruko berrehun bat argazki azaltzen dira. Tartean hernaniar musikari batzuenak ere badaude, hala nola, Afonia, Mal de Ojo eta Lau Itzal taldetakoei egindakoak.

Bodega taberna, enblematikoa

Bodega tabernan egin zen liburuaren aurkezpena. Argitaletxeko zuzendari J.F. Azkaratek aurkeztu zuen ekitaldia eta Kotxek hitzaldi motz bat eman zuen. Ondoren, liburuko argazkiak jarri zituzten pantaila batean, Xabier Solanoren musikaz girotuta. Bodega erreferente bat izan zen 90garren hamarkada hasieran. Talde on asko pasa dira hemendik, toki enblematikoa da zioen Kotxek. Bodega tabernan egindako argazki ugari daude liburuan, eta baita Haida tabernan edo Sagarrondotik eta Utzi Hernani pakean kontzertuetan egindakoak ere.


IKOR KOTX








Hemeroteka


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du