EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Nitasunetik hasi du mundurako bidaia Arzuagak
Hemeroteka
Nitasunetik hasi du mundurako bidaia Arzuagak


Smog diskoa kaleratu du kantautore arabarrak, Gaztelupeko Hotsak disketxearekin

irune berro - BILBO

Barrutik sortutako kantuak bildu ditu Igor Arzuaga laudioar kantautoreak Smog lanean (Gaztelupeko Hotsak). Bigarren diskoa du. Duela urte batzuk argitara eman zuen Argi izpi bat diskoari gehitu dio berria, eta abeslari gisa azkeneko urteetan ikasirikoa. Beste ezeren gainetik «musika ikaslea» dela aitortu baitu Arzuagak.

Nitasunetik abiatu eta orokortasunerantz egin du Smog lan berriko abestietan. Hirien arteko bidaia mugagabea hasi du; mundurako bidaldia. Kantu bakoitzari kokaleku zehatz bat eman dio. New York bisitatu du N.W.C. kantuan, Gorbeian atseden hartu eta Lekeitio-ra jo du ondoren. Berlin-era joan da azkenik. Leku batetik bestera ibili da, bere kantuen paisaien bila. «Zinemagile batek bere filmaren istorioa nonbaiten kokatzen duen bezala, nik ere nire kantuak toki zehatzetan errotu ditut. Leku batzuetan egonda nago, New Yorken, Gorbeian eta Lekeition adibidez; beste batzuetan ez, Berlinen, esaterako». Kutsaduraren eraginez hirietan sortzen den ke lainoak (smog) batzen ditu diskoan jasotzen diren hango eta hemengo lekuak. Toki bateko zein besteko abestiak.Diskoa zabaltzen duen kantuan, Itotzen izenekoan, «denbora zer oten den» galdetzen dio bere buruari Arzuagak, eta hortik aurrera ehundutako kantuetan bere bizipenak arrotz zaizkion gertaerekin tartekatu ditu. «Niri gertatutakoari eta gertatu ez zaidanari buruz hitz egin dut; bakardadeaz, beldurraz, estutasunaz... Eta amodioaz eta itxaropenaz ere bai». Pianoarekin eta gitarra akustikoarekin lagundu ditu Arzuagak berak propio idatzitako kantuak. Javi Cepeda Danbako gitarrista ohia, Aritza Ortuzar bateria jotzailea eta Txubio Fernandez kontrabaxu jotzailea aritu dira kantari eta musikari arabarrarekin. Gasteizko Bakardadearen Kantoian grabatu dute Smog, Juanan Ros teknikariarekin. Urtebete luze behar izan dute, «diskoko hamalau kantuak erabat desberdinak direlako haien artean». «Batzuk orain dela bost-sei urtekoak dira, eta beste batzuk, ostera, oso berriak, duela hilabete batzuk eginak. Estudioan elkartzean ez genekien oso ondo zer genuen esku artean, ezta zehatz-mehatz zer egin nahi genuen. Noiz talde gisa aritu gara, noiz ni neure kabuz».

Taldekideen eraginpean

Talde lanak diskoaren grabazio prozesua luzatu ez ezik, ondorio onuragarriak ere izan ditu, Arzuagaren irudiko: «Azken emaitza aberastu du». Argi izpi bat diskoarekin alderatuta, disko «zabalagoa» da Smog, taldekideen esperientzian oin hartu du-eta bakarka hasi aurretik Exkixun eta Mikel Urdangarinekin aritutako kantautore gazteak.

Erritmo egiturak aurreko lanean baino gehiago landu ditu Smog-en. «Batzuek rock diskotzat joko dute, baina ez da hala, batzuetan bortitza gerta daitekeen arren. Badu aurrekoak ez duen sakontasuna; esaterako, gizarteko gaixotasun estereotipatu batzuk agertzen ditu», azaldu du Arzuagak.

© Berria.info


IGOR ARZUAGA





Concerts


Bibliothèque de Presse


Photos


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du