EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Bap!!, Jotakie eta Rory Gallagherri buruz liburu bana Paper Hotsetan
Hemeroteka 2
Bap!!, Jotakie eta Rory Gallagherri buruz liburu bana Paper Hotsetan


Joxi Ubedak, Xabi Bordak eta Jon Gurrutxagak idatzi dituzte, argitaletxearen Bosgarren Haria bilduman

maite asensio

Bilbo

Musika entzun egiten dela argi dago, baina zergatik ez musikaz mintzatu edo irakurri? Ideia hori ardatz hartuta, Paper Hotsak argitaletxeak Bosgarren Haria izeneko liburu bilduma sortu zuen joan den urtean. Entzuten dugun musikak utzitako ondarearen berri eman nahi zuen horrela. Bildumako liburuetan, zaleek idazten dute, gustuko musikarien inguruan, eta ikuspegi kritiko eta historikoa eskaintzen dute.

Lehenengo sortan Itoiz, Ramones, The Clash eta Public Enemy taldeen inguruko lanak kaleratu zituzten eta, bigarren honetan, duintasunez eutsi dio bildumak. Joxi Ubeda BERRIAko kazetariak, Xabi Borda idazleak eta Jon Gurrutxaga musikariak idatzita, Bap!! eta Jotakie euskal taldeei eta Rory Gallagher irlandar rock musikari eta kantariari buruzko liburuak plazaratu dituzte.

Proposamena jaso eta lehenengo egitekoa zailenetakoa izan zaie hirurei: musikaria aukeratu. Jon Gurrutxagak argi zuen nazioarteko artista bati buruz idatzi nahi zuela eta rockari lotuta egongo zela. Rory Gallagher irlandarra aukeratu zuen, oso bakarlari gutxik lortu dutelako berak Euskal Herriarekin izandako feeling-a. Bost emanaldi egin zituen Gallagherrek Euskal Herrian, eta gogo biziz aritu da Gurrutxaga horietan bizitakoa islatu nahian.

Baina horretaz gain, pertsonaia ren erretratua egin nahi izan du. Londresera bidaiatu zuen, eta Donald Gallagher anaiaren etxe ondoko pisuan geratu zen ia astebetez, Roryren senideak eta lankideak elkarrizketatzeko. Hasieran irlandarraren zalea baldin bazen, zale amorratua da orain Gurrutxaga: Txundituta utzi ninduen transmititzen dituen sentsazioekin eta publikoarekin lortutako harreman estuarekin. Pena da behar bezala baloratu gabeko musikaria dela.

Xabi Borda, berriz, ez zen Jotakieren zale amorratua; abesti batzuk baino ez zituen ezagutzen. Taldea Urolan gertatutako aldaketen eta gazte mugimenduen adierazle zelako aukeratu zuen. Horrela, Azkoitiko eta Azpeitiko historia hurbila ikertzeko aukera izan du.

Jotakie 80ko hamarkada hartan Euskal Herrian jorratzen zen musika gogorraren joeratik urrundu zen talde apurrenetakoa izan zen. Ausardia haren inguruan zera dio Bordak: Lehen mailako taldea izan zen, ez salmenta aldetik, baizik eta jarrera aldetik, gustuko zutena egiten saiatu zirelako.

Bap!! talde andoaindarra ere aitzindari izan zen: Euskal Herrian hardcore jotzen eta beste estiloekin nahasten ausartu zen lehena. Joxi Ubedak ederki ezagutzen ditu, eurekin entseatzen baitzuen: «Garaiko zale, talde eta kritikarien errespetua lortu zuten, kontzertuak festa bihurtu zituztelako. Eredugarriak dira».

Bap!!-en borrokak atxikimendu asko lortu zituen, eta horren harira gazte mugimendu asko sortu ziren: Punkaren filosofiari eusten zioten: zuk zeuk egin ezazu. Norberak zerbait egiten du nahi duelako, ez besteek egiten dutelako. Espiritu hori islatzen du Ubedaren liburuak.

LIBuruaK

Egilea. Joxi Ubeda.

Izenburua: BAP, bai horixe!.

Orrialde kopurua: 159.

Edukia: Bap!! Euskal Herriko hardcorearen aitzindari izandako taldearen historia kontatzen du, taldeko kideei egindako elkarrizketen bidez.

Egilea. Jon Gurrutxaga.

Izenburua: Rory Gallagher, kemena eta leialtasuna.

Orrialde kopurua: 251.

Edukia: Irlandak emandako artista garrantzitsuenetakoaren ibilbidea kontatzen du, Euskal Herriko bisitak barne.

Egilea. Xabi Borda.

Izenburua: Jotakie, Urolan Pop.

Orrialde kopurua: 151.

Edukia: 80ko hamarkadan soinu desberdinak jorratzen ausartu zen taldearen erretratua egiten du, Urolako garai hartako egoera deskribatuz.

Oso bakarlari gutxik lortu dute Rory Gallagherrek Euskal Herriarekin izandako 'feeling'-a

JON GURRUTXAGA
Musikaria eta kazetaria

Lehen mailako taldea izan zen Jotakie jarrera aldetik, gustuko zutena egiten saiatu zirelako

Xabi Borda
Idazlea

Bap!!-ek punkaren filosofia zuen: zuk zeuk egin ezazu, nahi duzulako, ez besteek egiten dutelako

joxi Ubeda
Musikaria eta kazetaria


BOSGARREN HARIA





Bibliothèque de Presse


Bibliothèque de Presse 2


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du