EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 BIDEBAT ideiak argi
Hemeroteka
BIDEBAT ideiak argi


Gitarra astunek eta trinkoek mamitzen duten metal bortitza, baina melodiei uko egin gabe. Hori egin nahi izan dute beti Bidebatekoek, eta diskoa kaleratzeko aukera eduki dutenean, primeran islatu dute. Iluntzean izena jarri diote Arrigorriagakoek beren estreinako lanari. 2D1

Otsaila arte hainbat aretotan jotzekoak dira. Halere, ideiak argi dituztenez, beste hainbat abesti irudikatu dituzte jada. Soinua areago definitzea da beren hurrengo erronka. Borja gitarrarekin izan gara. Mutil jatorra da eta egiten duena bizi du.
Musika eta soinu bortitza melodiekin nahastea zen beren helburua. Eta lortu dute, bete-betean eman dute. “Behin diskoa osatuta hamaika aldiz entzun genuen. Orduan, akatsak ikusten dituzu. Beraz, bolada batean berriro ez entzutea erabaki genuen. Orain, berriz, emaitza guk nahi genuena izan dela konturatu gara. Nahikoa pozik gaude”, esan digu Raulek. Borja abeslariak egiten dituen melodia atseginak zein entzunerrezak, eta gitarren soinu analogiko eta trinkoa. Bi gauza horiek nabarmenduko lituzke Bidebateko gitarrak. Ezin ahaztu, ordea, abesti batzuetan gitarrei erantsi dieten delay efektua. Horrek, dotoreziaz janzten du taldeak berezkoa duen soinu astun eta trinkoa. Dituzten erreferentziez ere galdetu diogu Rauli: Atzerriko musika batez ere. Asko entzuten dugu eta kontzertu askotara joaten gara. Korn aipatu du berak. Ez dakit, atzerriko kultura musikala bestelakoa da, garatuagoa dago. Kanpoko ekoizleez ere mintzatu zaigu. Beren lana harrigarria da, mundialak dira. Hemen, zoritxarrez, ez ditugu horrenbeste baliabide. Askotan pentsatzen dut, ekoizleak eta teknikoak, musikariak beraiek baino hobeak direla! Kar, kar, kar. Iluntzean diskoa iragan irailean kaleratu zuten. Kritikak denetarikoak izan dira Raulen esanetan. Dena den, esaterako badakit Euskadi Gazteako Top Gaztea zerrendan aurreneko tokian egon ginela. Horri, ordea, ez dio garrantzia handiegirik ematen. Jendea etorri da guregana, diskoa gustatu zaiola esanez eta eskertzen da, zalantzarik gabe. Beharbada, lehiaketetan parte hartzen genuenez eta, jendeak beste gauza bat egiten genuela uste zuen, eta ezustean harrapatu ditugu.
Lehiaketak aipatu ditu Raulek. 2002ko Euskaldi Gaztearen maketa lehiaketan publikoaren saria eman zieten. Emergentzan ere aritu ziren. Espainiako 120 taldek parte hartu zuten horretan eta Bidebat bigarren izan zen. Ez dago gaizki. Raul lehiaketen aldekoa da: Dirua eta denbora xahutzeko bakarrik balio dutela uste du jendeak. Baina ni ez nago ados. Zuzenean jotzen duzu, eskarmentua pilatuz. Gainera, gauza onak eta txarrak bizitzeko balio du. Lan eginez gero, fruitua jasotzen dela uste dutenen horietakoa da Raul.
Harrigarria bada ere, Gaztelupekoekin atera dute diskoa. Bai, egia da, Gaztelupe bestelako diskoetxea da, folkagoa edo alternatiboagoa. Baina gurekin oso ondo portatu dira, eta beraiek bezala, guk ere euren aldeko apustua egin dugu . Bost urteko ibilbidearen ondoren kaleratu dute diskoa. Unerik egokienean, Raulen ustez. Noski, igual lehenago kaleratu genezakeela uste genuen lehen, edo hori nahi genuen, behintzat. Baina emaitza ikusita, unerik egokienean atera dugula ohartu gara. 25 urte ditugu bataz beste eta helduagoak garela uste dut.


BIDEBAT





Concerts


Trayectoire


Photos


Photos2


Bibliothèque de Presse


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du