EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Bidebat bidean
Hemeroteka
Bidebat bidean


Bizkaiko taldeak metal melodikoa landu du bere lehen diskoan: Iluntzean

IRUNE BERRO - BILBO
Ekinaren ekinez aurrera atera den talde horietakoa da Bidebat. Borjak (abeslari eta baxu jotzailea), Raulek (gitarrista), Juanjok (gitarrista) eta Gorkak (bateria jotzailea) bost urte daramatzate elkarrekin musika egiten. Metalera ahalik eta indar gehien bideratzen. Eta azkenean lortu dute beren helburua, hots, Arrigorriako (Bizkaia) entsegu lokalean sortutako abestiak disko batean jasotzea: Iluntzean lana atera dute Gaztelupeko Hotsak disketxearekin.

Bizkaiko taldearen lehen lanean metal melodikoa da nagusi. Gitarra zaratatsuak dira oso, eta zenbait abestitan indar handia hartzen dute; Gaur ere, Malkoak eta Zenbat bider kantuetan, esaterako. Guztira, hamar abesti jaso dituzte Iluntzean diskoan, denak ere Bidebateko musikariek eginak. Horietako bederatzi euskarazkoak dira eta bat gaztelaniazkoa. Musika entzuteko orduan, Euskal Herritik kanpoko taldeetara jotzen dute batik bat. Apenas entzuten dute hemengo taldeen diskorik. Alabaina, Iluntzean diskoko abestietako batean, Nortasun berekoia-n, Fjord taldeko Juanek abestu du Borjarekin batera. Josema Linazasoro teknikari zela, Arrasateko (Gipuzkoa) Shot estudioan grabatu zituzten diskoa osatzen duten abesti guztiak, 2004ko abendua eta 2005eko urtarrila bitartean. Estudioan arazo handirik gabe egin zuten lan. «Entsegu lokalean denbora asko ematen dugu; astean lau aldiz biltzen gara entseatzeko. Gainera, ordenagailuan frogak egiten ditugu. Bakoitzak berari dagozkion atalak grabatzen ditu, ondorioz, estudiora iritsita, bakoitzak badaki zer jo behar duen eta nola. Lokalean egindako lanak izugarri erraztu zigun estudiokoa», azaldu du Raulek. 2002. urtean Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketan hartu zuten parte, eta Publikoaren saria eskuratu zuten. Ordutik hona hainbat sariketetara aurkeztu dira, eta egindako lanak emaitzak eman ditu, baina ez, agian, Bidebateko kideek espero zituztenak bezain onak. «Emergenza Nazioarteko Musika Lehiaketan bigarren geratu ginen. Taldeen maila ikusirik, ez dago gaizki, baina beti bigarren geratzeak aspertuta gauzka». Lehen diskoarekin, baina, talde profesionala izateko bidean dira. Aurki hasiko dira aurkezpen kontzertuak ematen. Datak zehaztu gabe daude oraingoz.


BIDEBAT





Concerts


Trayectoire


Photos


Photos2


Bibliothèque de Presse


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du