EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Taupadak
Hemeroteka 2
Taupadak


iritzia

JON BENITO

Idazlea

Zalantzan nago zer idatzi. Esan daiteke zerbait kantuan baino ederrago? Zalantzak beldurra dakar eskutik, ez ote dudan hitzokin kantuen magia zapuztuko. Magia esan dut: kantu batek bihotza dardaraka jartzeko ahalmena baitu oraindik. Jada hain gauza gutxik lortzen dutena lortzen du kantu batek. Ez da gutxietsi behar kantuaren indarra.

Diskoa zabaldu baino lehen, kantuak entzuten hasi gabe, asmoak berak liluratu nau: dokumentu historiko izateko asmorik gabe, kantuetara Historia ekartzeko saiakerak. Omenaldia, memoria, kantua da disko hau. Baina, esadazue, Imanol eta Joni: disko hau ez da dokumentu historikoa izango, zuen kantuak entzunda gerraz oroitzen bagara? Bekatu ederra egin baituzue: gerra edertu. Esan dut lehenago: bihotzak dardaraka jartzeko ahalmena du kantuak bere ederrarekin. Halako indarra du. Oroitarazteko indarra, adibidez: «Memoria gara» entzuten da diskoan. Memoria besterik ez baikara. Gogoratzen ditugu gauzak, lagunak, liburuak, pelikulak. Amodioak gara. Eta kantuak ere bai. Oroimenak ez du atseden hartzen entzuten da. Baina iraganeko itzulera oro literatura da. Literatura edo artea, berdin dio koadroaren ala kantuaren forman ekartzen zaigun. Ezin baita atzera itzuli. Gogoratu besterik ezin da egin. Baina zer gogoratzen dugu? Nola? Gogoratzearekin gertatutakoaren silueta lauso bat besterik ez dugu ekartzen gaur egunera. Kantua bere osoan ez, kantuaren melodia soilik.

Gerrako zauriak ez dira zahartzen abesten du Imanolek. Zuek hitzak eman dizkiguzue melodia horrentzat. Gogoratzea berriz bizitzea da. Zahartu ez den zauriaren arrastoa ikustea eta sentitzea, nolabait. Haien bihotzen taupadak gara. Iragana kantu bat besterik ez da. Gogoratzea ez ahaztea da. Gogoratzea berriz bizitzea da. Gerran bizitakoa gordinagoa izan zen, baina Bide Ertzean-ek kantu gozo hauek ekartzen dizkigu gaurtik iraganera begira etorkizunerako. Eskerrak kantuek bihotzak dardaraka jartzeko indarra duten. Oraindik.


BIDE ERTZEAN





Concerts


Biographie


Photos


Bibliothèque de Presse


Hemeroteka 2


Site web


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du