zuk esan
nora ote goaz? zuk esan
aurrera, atzera? zuk esan
jokoa nola den zuk esan
garailerik baden zuk esan
joan zinen joan gabe
eta orain zer?
zer egingo dugu? zuk esan
etxea margotu edota
erortzen laga bere horretan
utzikeriak jota zuk esan
joan zinen joan gabe
eta orain zer?
emadazu seinale bat
lehen baino lehen
seinale bat arren, arren
nora ote goaz? zuk esan
aurrera, atzera? zuk esan
jokoa nola den zuk esan
garailerik baden zuk esan
betikoa
etxea eta lana betiko
maitea, lagunak betiko
ideiak, fedea betiko
ohikoa, betikoa betiko
osasuna, bakea betiko
zoriona, dirua betiko
erosotasuna betiko
ohikoa, betikoa betiko
onerako, txarrerako
guztia ez da betiko
edozein unetan, egunetan
den-dena alda daiteke, dena
badaezpada ere adi egon, beti prest
ez delako betiko ia ezer
zorionez, zoritxarrez
ia ezer ez da betiko
trapezista izaten jakin behar da
desorekan oreka lortu nahi bada
badakit
bai, bai, badakit zure erantzuna
ameslaria naizela, ameslaria
zer egin bada, halakoa naiz
nire barrena askatzen ari naiz
baietz, badakit, nola ez, ez naiz aspertzen
lehenik muxu bat gero nahi duzuna
ahaztu zalantzak ene laguna
eta badakit, badakit, baita zuk ere
ausardia behar dela beldurraren ordez
baina, hala ere saia gaitezen
behingoz bederen goiari eusten
nork daki hemen
zein dabilen oker hemen
eta zein zuzen
bai, bai, badakit zure erantzuna
ameslaria naizela, ameslaria
baina, hala ere saia gaitezen
berandu baino lehen goiari eusten
nork daki hemen
zein dabilen oker hemen
eta zein zuzen
ia dena
ia dena esana dago
eta dena egiteko
behin behineko ziurtasuna
iraupen luzeko oinazea
aldi baterako aukera
itolarri mugagabea
ia dena esana dago
eta dena egiteko
ordu estrak langileentzat
langabetuen miseria
ordu estrak langileentzat
ugazabaren oparia
non dira?
nor dira elkartasun gerizak?
kemena,
barrena jan al digu handikeriak?
gure barrena
ia dena esana dago
eta dena egiteko
haize zaharrak
haize zaharrak gure ezinaren
ezkilak astintzen ditu
hautsaren bide berrietan
beha dagoen norbait dago
ordeka arrotzak dituzten begiak
zuhaitz eztitu gabeak mendebaldera
behinola elkar nahikoa
gorrotatu izan zuten maitaleen galdera
azkenak izan: loa heriotza
bilakatzen da izu bihurtzen da
parez pare
sar dadila haizea leihotik
eraman ditzala berarekin
bakarrizketa pozoinduak
haserre eta liskar antzuak
desioak berriro bortxa gaitzala
alde batera utziz gure itzalak
sumendiak berriro urtu gaitzala
alde batera utziz liskar hutsalak
ilunak ernaraz dezala argia
lehen aldian bezala izan dadila
biok parez pare, biluzik herabe
nola hasi jakin ez, beldurrari barrez
elkarren gose
biok parez pare, bideak asmatzen
galduta baina bideak asmatzen
biok parez pare biluzik herabe
nola hasi jakin ez beldurrari barrez
elkarren gose
berandu
ekarri zure eskua bularrera
hitzak ahaztu eta sentitu
bihozmina dago taupadetan
egon segundu bat eta hartu
eskuan daukazu mezua
eskuan idatzia daukazu
eskuan zain duzu erantzuna
iparra galdu da
non da etorkizuna?
erre egin al da biharamuna?
berandu, hitzekin konpontzeko
berandu, hau ulertzeko
berandu, berriro ekiteko
sinetsi nahi dut
oihanean gau baten
che guevara hil zuten
lurpean ahaztu zuten
iraultzaren hauspoa gau baten
sinetsi nahi dut nonbait badela
zuhaitz artean bihotz berri bat
bide berri bat
non daude ametsak
ilunak jan al ditu denak?
hauspoa gure zain da
mintzo asko isildu direnak
sinetsi nahi dut nonbait badela
gure artean hizkuntza berri bat
oihu berri bat
ideiak airean hauspoa oihanean
erreguka bizi gara
eta ez al da ba nahikoa?
negarretan bizi dena
negarra joz hilko da
sinetsi nahi dut nonbait badela
gure barnean indar berri bat
bide berri bat
hesiak
hesiak mugarri
beldurren zaindari
labanak armarri
ezinen aldarri
gaitza da gaitza
datorrenaren urrats bakoitza
hesiak aberri
bereizle, mingarri
bihotzak egarri
ametsen hilerri
gaitza da gaitza
sorterriz aldatzea
nork du aukera non maitatu
non sortu non hil
nork du aukera zer gorrotatu
noiz eta non bizi
lilian
ongizatearen gizartea
ikusia zuen telebistan
bertan hezi nahi zuen umea
ustezko paradisu zurian
ikustezin izan nahi zuen
ilgoran, ilbetean, ilbeheran
paseatu lehen munduan
oharkabean gure antzera
aske izan jende artean
ikustezin gu bezala
lilian, lilian, lilian
bere azala, bere hizkera
susmagarriak ziren argitan
horregatik itsasoratu zen
lur berrira gauaren erdian
baina ez zen iritsi inoiz
nigeriatik guganaino
ito egin zen, ito egin zen lilian
lilian, lilian, lilian
gurea
une batez ahaztu dena
fakturak, kezkak, beldurrak
ausentziak, loezinak
betegabeko promesak
gau honetan, bederen, gau honetan
biharko utzi tirabirak
hizkuntza, herria, hitza
biharko, mesedez, biharko, mesedez
eta gaurko gaua bederen
gurea izan dadila
har dezagun atseden
lehertu baino lehen
eta jan ditzagun ibiltariaren harriak
edan dezagun mozkortiaren odola
erre dezagun ameslariaren belarra
kanta dezagun iheslariaren balada
adiskidea gaurko gaua izan dadila...
gaurko gaua izan dadila...
gurea
eromenaz
barkamena, mendekua
dantzan buruan
arrazoiak, sentimenduak
elkarrekin borrokan
nor ez da burua galtzeko
zorian, arriskuan egon?
nork ez du laban zorrotzekin
amestu? eta txikizioekin?
gorputza, arima liskar bizian
mamuak solasean: itolarria
zaila da sarea apurtzea
eromena saihestea
zaila da zuzen ibiltzea
bidea okertzen denean
nork esan dezake: "zuzen ibili, arren"
bidea okerra denean?
aingeru berria
entzun al duzu predikua?
hutsik ez da bere aipuan
aditua, eredua
hutsik ez da bere aipuan
entzun, lagun ez gaitezen nekatu, arren
gertaerak, albisteak egiaztatzen
egiaren jabe denez
inongo beldurrik gabe
lasai ohera gaitezen
inongo beldurrik gabe
entzun, lagun ez gaitezen nekatu, arren
gertaerak, albisteak egiaztatzen
jaio da aingeru berria, hitzaren zaindaria
jaio da aingeru berria, egiaren jabea
salbatzailea
grisa
zuriak keinuak
azaleko arauak
beltzak ene malkoak, ezinezko gauak
zuriak orriak
nahiaren aingurak
beltzak zure lumak, sakoneko izuak
bi koloreak dira
nigan nahasten direnak
azalean, mamian, nigan
ezintasunaren isla
zuriak ene hitzak adierazle hutsak
beltzak zure mezuak zeharka aipatuak
bi koloreak dira
zugan nahasten direnak
azalean, mamian, zugan
ezintasunaren isla
grisa ordua grisa bihotza
grisa etxea grisa ohea
grisak begiak grisa euria
grisak eskuak grisa zerua
|