EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Atomoog taldeak amestutako lehen lana kalean da
Hemeroteka
Atomoog taldeak amestutako lehen lana kalean da


·Gaztelupeko Hotsak zigilupean dator Zerutik eskegita CD elektronikoa

Ez dira berriak, zortzi urteko ibilbide musikala baitauka hirukote gasteiztar honek; baina, hala ere, haien doinuak oso berritzailetzat jo daitezke. Elektronika da Atomoog-en lehen lanaren zutoina. Zerutik eskegita diskoak hamabi kanta biltzen ditu, gehienak euskaraz, ingelesezko bat izan ezik. Zuzenekoetan proiekzioek garrantzi handia dute.

GASTEIZ

Musika elektronikoa egin egiten da, baina entzun ordea, ez asko, azaldu zuen Iker Rodriguez taldekideak. Makinak oinarri dituela, zortzi urte dira Atomoog taldea musikan murgildu zela. 1998. urtean hasi ginen elektronika munduan, baina orduan bakarrik ingelesez abesten genuen. Ostean, 2001ean, lehen maketa atera genuen, eta urteetako bilaketa eta garapena eta gero, disko haukaleratu dugu, nabarmendu zuen hirukoteak. Iker Ormazabal, Kattya Arenzana eta Iker Rodriguez gasteiztarrak oso pozik agertu ziren euren xedea lortu dutelako. Ez genekien noiz edo nola izango zen, baina argi genuekan disko bat atera nahi genuela, aipatu zuten. Gaztelupeko Hotsak etxeak eman die aukera euren ametsa egia bihurtzeko, eta disketxeak berak hauxe esan du: Estilo honetan kaleratzen dugun lehen diskoa dugu hau.

Atomoogek trip-hop, elektronika eta rockaren arteko nahasketa dakar. *Jendeak elektronika entzun eta diskotekekin lotzen du musika mota hori, dj-ekin erlazionatu...etab ­esan zuen Iker Rodriguez bateria, ahotsa eta makinekin ibiltzen denak­. Makinekin musika egitea ez da play botoiari sakatzea bezain erraza. Makinatik ateratzen den soinu hori egiteko eta konposatzeko lan handia dago-eta*. Iker Rodriguez hasi zen duela zortzi urte makinekin musika konposatzen, eta bere esanetan, ignorantzia handia dago musika egiteko modu honen inguruan. Kattya Arenzanak, gaur egungo ahots nagusiak, garai hartan Rodriguezentzako koruak egiten zituen. Ostean sartu zen makinak, efektuak eta gitarra jotzera Iker Ormazabal.

Zerutik eskegita diskoak kalea ikusi orduko, hiru urte buru-belarri eman ditu lanean Atomoog taldeak. Pazientziaz eta tentuz hartu dugu lan honen ekoizpena, esan zuten. Gaur egun euskara hutsean abesten badute ere, euren ibilbide musikal oparotik ingelesezko kanta bat errekuperatu nahi izan dute. Makinaz, bateriaz eta gitarraz aparte, biolinaz, perkusioaz eta baxuaz osatu dituzte abestiak. Disko berria aurkezteko kontzertuetan arituko dira aurrerantzean gasteiztarrak; hala nola, Gasteizko Gaztetxean izango dira igandean, Gorlizen maiatzaren 6an, Leitzan maiatzaren 12an, Soraluzeko gaztetxean 13an, Baionan 19an eta Hendaian ekainaren 16an.

Hitzak lan munduaz, etorkinez eta, oro har, inoiz barruan izan ditugun sentimenduez eta sentsazioez mintzatzen direla esan du abeslariak. Kattya Arenzanak hau esan zuen: Gure kontzertuak lasaiak dira, eserita abesten dugu. Horregatik, proiekzioak dira ikusgai abesten dugun bitartean.

Irudiak garrantzi handia du Atomoog-en zuzenekoetan. Beñat Fontaneda da horren arduradun, taldekide bat gehiago, nahiz eta musikaria izan ez. Haren irudiek musika janzten dute. Fontanedak taldekideei bideoklipa egin die, baita CDaren diseinua eta kanta baten hitzak ere.
Gara 2006-05-01


ATOMOOG





Concerts


Bibliothèque de Presse





Photos


Site web


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du