EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Elektronikoa, naturala
Hemeroteka
Elektronikoa, naturala


Melodia lasaiei eman die lehentasuna Atomoog taldeak Zerutik eskegita lehenbiziko diskoan

ivan santamaria - GASTEIZ

Zigarro bat erreko dut / ezer ez egiteko / Zigarro bat erreko dut / burua aske uzteko. Erretzailea izan edo ez, begiak ixteko eta ezer ez egiteko, burua askatzeko gonbita da Atomoog taldearen musika. Elektronikaren alderik basatiena albo batera utzi eta melodia lasaien alde egin du Gasteizko hirukoteak Zerutik eskegita lehenbiziko diskoan (Gaztelupeko Hotsak).

Estreinaldiak ez du esan nahi hasiberriak direnik. 1998. urtean sortu zen Atomoog. Hain zuzen ere, Iker Rodriguezen ekimena izan zen. Hastapenean elektronika zen jaun eta jabe. Letra gutxi zeuden, eta ingelesez. Ondoren, Kattya Arenzanaren ahotsa sartzen hasi ziren abesti batzuetan. Biak Iker Ormazabalekin elkartu zirenean beste norabide bat hartu zuen taldeak.

Coldcuten Atomic Moog 2000 abestiari zor diote izena. 2000. urtean maketa bat ekoitzi zuten. Pare bat urtez beste proiektu batzuetan murgilduta egon eta gero, 2002. urtean abestiak konposatzeari ekin zioten berriro, eta orduan euskaraz. Zerutik eskegita lau urtez lokalean egindako lanaren emaitza da.Pop, rock, jazz eta ia musika estilo guztiak hurbildu dira elektronikara. Gutxiago dira, batez ere Euskal Herrian, makinen soinua oinarritzat hartuz banda bat sortu dutenak. «Elektronikaz hitz egiten denean DJak, techno musika eta horrelakoak etortzen zaizkio jendeari burura. Mundu honetan jende ugari ari da lanean, baina gutxi entzuten da», azaldu zuen Iker Rodriguezek diskoaren aurkezpenean.Ez du Gaztelupeko Hotsak disketxeak sustatu ohi dituen ekoizpenekin zerikusi handirik. Hala ere, entzun, gustatu eta Atomoogi diskoa grabatzeko aukera ematea erabaki zuten disketxekoek. 12 abesti dira: zazpi euskaraz, bat ingelesez eta lau instrumentalak. Aitor Amozarrain arduratu zen nahasketaz eta masterizazioaz.Makinen soinua da oinarria, baina soinu hori natural bihurtzea izan da hirukotearen asmoa. Gitarrak eta bateriak makinei laguntzea nahi izan dugu, eta efektu dezente sartu. Nahasketa hortik dator, zehaztu du Rodriguezek. Programazioaz gain, bateria jo du berak. Iker Ormazabalek, berriz, gitarra jo du, eta Kattya Arenzana ahots nagusia da. Diskoan lankidetza ugari izan dituzte, hala letrak idazteko nola tresnak jotzeko. Biolina, txirula edo baxua entzuten dira abesti batzuetan.Azken boladan laugarren kide bat ere gehitu zaio Atomoogi: Beñat Fontaneda. Taldearen klipak eta zuzenekoetan ikusten diren proiekzioak egin ditu Fontanedak. Diskoa besapean gaur eta etzidamu Gasteizen joko dute. Maiatzean Gorlizen, Leitzan, Soraluzen eta Baionan izango dira, eta ekainean, Hendaian.
Berria 2006-04-27


ATOMOOG





Concerts


Bibliothèque de Presse





Photos


Site web


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du