EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Kantu bat nahikoa da berotzeko
Hemeroteka
Kantu bat nahikoa da berotzeko


Musikale › Gauez musikari, egunez...

Imanol Goikoetxea Goiko, fundizioko langilea
40 gradu eta tenperatura igotzen. Fundizioan egiten du lan Markinako Aterkings taldeko abeslaria den Goikok. Egunez, beroa eta izerdia nagusi da bere lanean. Gauez, eskenatokian ere, tenperatura beroa du gustuko. Rock and roll musikaren bidez, kontzertu bakoitza izerdiz beteriko gau amaigabe batean bihurtuz.

Zeintzuk dira zure bizitzako hiru diskoak?
Hiru baino gehiago dira, baina tira, hor doaz: The Stooges taldearen izen bereko diskoa, MC5en Back in the USA eta nire lehen diskoa izan zen Cramps-en Songs the lord taught us.

Fundizioan, pausoz pauso egin behar da lan. Kantu bat egiteko, zein da formula egokiena?
Gure formula, lehenengo musika eta doinua jartzea da, eta gero egiten dugu letra. Musika edo doinuari garrantzi gehiago ematen diogu hitzei baino. **Fundizioan lanean zaude. Bero ikaragarria, izerdia… Zein talderen kontzertuan sentitu duzu horrelakorik?**
Dena ematen duten taldeen kontzertuetan: esate baterako, Señor No, NCC, Argamboys edo Atom Rhumba taldeen kontzertuetan. Kontzertu bat ematen dutenean, egiten dutenarekin benetan sinesten dutenek jartzen naute bero.

Euskal eszena musikalean, zein da musika taldeen tenperatura? Maila beroa dago edo nahiko epel aurkitzen gara?
Ez dut uste hotzik dagoenik. Gauza bat da zuri talde hori ez gustatzea eta puntu, baina musika egiten ari da behintzat. 18-20 graduko talde asko daude, epelak. Nik ez dakit musika musikagatik egiten duten, poltsikoak betetzeko, ligatzeko edo bere herrian famatua izateko eta Euskadi Irratian bere burua entzuteko den. Bero, aldiz, gero eta beroagoa dagoela uste dut, talde asko irteten ari direlako maila handiarekin eta aurretik zaudenak ere maila altua ematen ari direlako.

eta ikuslegoa, hotz ala bero dago?
Gure kontzertuetan ikusten denarekin, beroa. Beste kontzertu batzuetara joaten naizenean ere beroa ikusten dut; jendeak taldearekin bat egiten du eta hori eskertzekoa izaten da. Zenbat kantu behar ditu talde batek zuzenean ikuslegoa berotzeko?
Batekin nahikoa jendea berotzeko. Taldeak jendearekin bat egiten badu, kanta horrekin jendea probokatu edo zirikatzen baduzu, kantu batekin nahikoa.

Talde zaharren errautsetatik sortu al daitezke talde berri eta eraginkorrak?
Talde berriak bai, baina eraginkorrak, nire ustetan, ez. Talde berri horrek beti eramango du talde zaharraren zama eta egiten duen dena konparaketa baten inguruan egongo da.

Zure lantokian, euskal eszenan bezala, 80ko hamarkadako taldeak eta makinak dira nagusi, edo apurka-apurka aldatzen doaz?
Bai, aldatzen doaz, baina gauza batzuetarako makina horrekin egin daitekeena ezin da berriekin lortu. Agian eskua hartuta diozulako, edo eta bestea oso konplikatua delako, ezin da zaharrarekin lortzen den azken emaitza lortu… eta musikarekin berdin, berriekin oso ondo baina gauza batzuetarako zaharrak hobeto.

**Laneko arropa, buzo urdina, betaurrekoak, eta aurpegirako maskara… Gaur egungo musika taldeak ez ote doaz uniformatuegiak?**
Batzuk bai. Nire ustez, gehiago zaintzen dute beraien arropak, egiten duten musika baino. Gure kasuan, ez diogu batere garrantzirik ematen "moda"ri, horretarako badaude beste talde batzuk beraien pose edo itxurarekin "supermoderno", "superfashion cool" eta rockanrolaren munduan itzelak direla pentsatzen dutenak, baina rockanrola hori baino gehiago da, eta gehienbat jarrera bat da, ez kanpoko itxura. Euskal musika eszenan, zein edo zeintzuk botako zenituzke sutara?
Euskadi Gaztean agertzen diren gehienak. Kontzertu bat beraiekin jotzera joan eta handikerietan aritzen diren taldeak, adibidez.

Zure fabrikan, antzeko materiala erabili ohi da lanerako. Euskal eszenan, antzeko talde asko daudelakoan zaude?
Uste dut Euskal Herriko eszenan gero eta material gehiago dagoela: rap, blues, funk, pop, electroniko, rock… denetarik dago eta hori oso ona da. Zenbat eta musika ezberdin gehiago entzun, orduan eta hobeto. Bidaiatzea bezala da, asko bidaiatuz, beste kultura, pentsaera eta jende motak ikusten eta haietarik ikasten duzu, eta konturatzen zara mundua ez dela bakarrik zurea, beste gauza batzuek ere merezi dutela.

Koldo Otamendi


ATERKINGS





Concerts


Trayectoire


Photos


Bibliothèque de Presse


Hemeroteka 2


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du