EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Komentarioa
ArimaBeltza
Komentarioa


Odol gaztea, arima beltza eta musika urdina

Duten adinak horrelakorik pentsatzen uzten ez badu ere, Arima beltza talde egina da. Kontzertuetako kantuak zuzenean entzun eta horren oroitzapena etxera eramateko grabatu dute lau kanta eta bi instrumentalez osatutako CD hau.

"Funky-blues" da lehenengo kanta, rock-blues erako pieza, Stax ikuituekin datorrena gitarra eta erritmo mozketak nahastuz. Diska isten duen "Rory" instrumentala omenaldi bat da, Cork-eko bluesman zaharrari egina, Taste irlandesen partaide Gallagher zaharrari egindakoa "Tatoo's Lady" eta "Cradle Rock" moduko kantuekin hirurogehiko hamarkada markatu zuen musika oroituz egindako lana.

Jon Gurrutxaga da taldeko hitzak egiten dituena eta egiteaz gain baita kantatzen dituena ere. Dituen aurrekariak oso nabarmenak dira. Bera entzutean orain dela gutxi Euskal Herrian izan ziren Yardbirds zaharrak datozkigu burura, Levon Helm moduko musikari handiak. Harek ere, "The Weight" kanta bikaina erakutsi zigun baketak jotzen ziharduen bitartean kantatuz. "Blues oihartzuna" kantak intentsitatea du, arimak beltzez tintatzerainoko intentsitatea. Hurrengo kantuak taldearen izena du, Arima beltza hain zuzen. Hemen, bluesa gogortu egiten da rock ikuituak hartuz. "mugak"-en aldiz, ahotsa da protagonista nagusia. Hizkuntzaren barne erritmoak kaleratuz Jonek badaki sineskorra den bluesa egiten. "Gizartearen Harraz" deitzen den kanta da gogorrena, eztanda egiten duen protesta-bluesa, eta agian taldeak behar duen sonoritatera hurbildu behar den kanta, batez ere zuzenekoei dagokienean.

Bluesak ez du modaren trena inoiz galdu, gero eta hondar handiagoa uzten dihardu hamarkadaz hamarkada eta Arima Beltza moduko taldeak errealitate gazte eta gozoa dira.


ARIMA BELTZA





Concerts


Ibilbidea


Photos


Argazkiak 2


Bibliothèque de Presse


Site web


ARTISTES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du