FOUR FRIENDS : Hirugarrenean Haruntzago
Haruntzago izena du Four Friends taldearen hirugarren diskoak. Aurrekoetan bezala, Jose Lastra izan da soinu teknikaria, Natxo Libertyren laguntzarekin, Lamiña estudioetan grabatu eta ekoitzi dute diskoa. Taldearen betiko ezaugarriak mantentzen ditu, hau da, oinarri erritmiko sendoen gainean eratutako gitarra jokoak eta garai guztietako blues eta souletik eratorritako eragin estilistikoak. Baina oraingoan Haruntzago joan dira errepertorioa abestua osatuz eta pop munduaren hurbilketa eginez. Diskoa hemen eskura dezakezu
Oraingoan, taldeak berak sorturiko kantuak gailendu dira (hamairuren artean bertsio bakarra dago) eta Eider Saratsaga, abeslari eta perkusio jotzailea, bosgarren kide finkoa bihurtu da garai berrian. Koroak egiteaz gain, berak abesten ditu abesti guztiak. Kantuak euskaraz dira (gehienak Juanra Madariaga idazlearen poemak, eta bi kasutan Itziar Solozabalek espreski eginiko letra daramate).
Bilbon sortu zen Four Friends , 1999an:Eneka Albizuk (gitarra), Iñaki Iraetak (gitarra), Fernando Iraetak (baxua) eta Jorge Gómez*ek (perkusioa) osatu zuten taldea. Ordutik Bilbop (G.Hotsak, 2003), Dzanga (G.Hotsak, 2006) eta Haruntzago (2009) diskoak kaleratu dituzte. Oraingo honetan boskotea bihurturik

