Miguel Salvador PRENTSAURREKOA
Gitarra jotzaile bilbotarrak, HAMAR URTE GEROAGO bere laugarren diskoa aurkeztuko du ERRABAL JAZZ zigiluaren eskutik.
iguel Salvadorrek mendiei eskaini die disko hau, haien edertasun mugaezin eta lasaiari eta haien arrokek izkutatzen duten milurteko jakinduriari. Jonathan Hurtado (pianoa), Marcelo Escrich (kontrabaxua) eta Gorka Iraundegi (bateria) kide fin eta apartak izan ditu.
Diskoa 2020ko Otsailean Urdulizko Tio Pepe estudioetan dago grabatuta, Unai Mimenzaren zuzendaritzapean.
“Hamar urte geroago” gailur berri bat da Miguelen ibilbidean. Bertatik bere iragana eta ondarea harrotasunez begiratzen ditu eta bere bideari ekin eta gailur oraindik eta altuagotara ailegatzeko prestatzen ari zaigu, zalantzarik ez dugu. Mendia beti gure zain dugu.