You are here: Home Events Juan de Diego Trio

Juan de Diego Trio

What
When Nov 10, 2016
from 08:00 pm
Add event to calendar vCal
iCal

Liburu batean du abiapuntua Uda labur hura diskoak, Juan de Diego Gerra Zibileko aurreneko hilabeteetan Madrilen hildako buruzagi anarkista leondar Buenaventura Durruti pertsonaia liluragarriarengana hurbiltzera eraman zuen El corto verano de la Anarquía liburuan, hain zuzen. Liburu hura eta garaiko Bartzelonako beharginen bizimoduari buruzko idatzi sorta bat dira musika kontakizun honen erreferentzia, eta gai bakoitza, nota bakoitza esatera ere ausartuko nintzateke ni, giza esperientzia bati lotua da, istorio bati lotua. Eta hain zuzen ere horretan oinarritzen da disko honen lilura: gu berez bizipenak diren paisaietara eramateko gaitasuna du. Eta hori ez da batere erraza.

 

Juan de Diegoren ibilbide profesionala oraindik ongi ezagutzen ez zutenentzat berme hutsa da honako lana. Anaia Víctorrekin batean de Diego Brothers taldeko burua izan zen, eta ezin konta ahala proiektutan parte hartu du izen handiko eta joera askotako musikariekin batean. Badira bi hamarraldi baino gehiago Juan Bartzelonan bizi dela, eta bere musikak ez dio egunetik egunera hazteari utzi, betiere lurralde berriak, bestelakoak, pertsonalak, bilatuz, eta jazza berau inguratzen duen mundura zabalduz, haren indarra, haren arnasa, hauspotuz. Ez zaitez lan honetan bide-zidor erosoak, konbentzionaltasunak, norbere atsegina, bilatzen saiatu. Alferrik galduko duzu denbora.

Taldekideen inguruan beste horrenbeste esan liteke. Buenos Airesen sortutako Dani Pérez ezaguna zen 90. urteetako Bilboko agertokietan, une honetan Bartzelonan bizi da, eta proiektu honentzako bidaide ezin egokiagoa dela besterik ezin esan dezakegu; jakintsua da haren gitarra, kaleidoskopio bat bezain moldakorra eta berez nahikoa da taldearen soinuari oinarri sendoa eta aberastasun handia emateko. Joe Smith Chicago ondoko herri batekoa da, baina 2000. urtean iritsi zenetik Bartzelonako beste herritar bat bihurtu zen. Joe ere sormen handiko musikaria da, eta ohituta dago bere literatur ibilbidea musika proiektuekin lotzen.

« August 2022 »
August
MoTuWeThFrSaSu
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031