You are here: Home Events Juan de Diego Trio

Juan de Diego Trio

What
When Sep 10, 2017
from 11:00 am
Add event to calendar vCal
iCal

 

Zintzo jokatuko dut zuekin: izan ere, batek ez du honakoa bezain jazz disko kitzikagarri askorik jasotzen. Disko honek hasiera-hasieratik egiten dizu bere munduan sartzeko eta sorkuntzaren bide malkarretan barrena ibilalditxo bat egiteko gonbita, burua zabalik eta garbirik duzula. Izan ere, disko zintzoa da, kontrastez eta ustekabeez josita. Horixe bera!

Liburu batean du abiapuntua Aquel corto verano diskoak, Juan de Diego Gerra Zibileko aurreneko hilabeteetan Madrilen hildako buruzagi anarkista leondar Buenaventura Durruti pertsonaia liluragarriarengana hurbiltzera eraman zuen El corto verano de la Anarquía liburuan, hain zuzen. Liburu hura eta garaiko Bartzelonako beharginen bizimoduari buruzko idatzi sorta bat dira musika kontakizun honen erreferentzia, eta gai bakoitza, nota bakoitza esatera ere ausartuko nintzateke ni, giza esperientzia bati lotua da, istorio bati lotua. Eta hain zuzen ere horretan oinarritzen da disko honen lilura: gu berez bizipenak diren paisaietara eramateko gaitasuna du. Eta hori ez da batere erraza.

Eta ez da haurren jolasa soilik ahots bat eskainiko duen taldeko soinua lortzea. Jazzak banakoek planteatutako talde lan handitik asko badu, honako hau da horren erakusgarri bikaina; Juanek, Danik eta Joek batera arnasten dute, eta guztion batentzat eta norbera guztientzat ez den beste benetako lidergorik ez dago, hiruon artean dagoen bat etortze bikaina agerian geratzen delarik. Ez dago musika elkarrekin sortzea bezalako plazerik, ez dago zatien batura osotasuna izatea bezalakorik.

Hasiera-hasieratik nabarmentzen da musika honek duen oroitarazteko ahalmena. Literatura izan dugu hizpide, baina Zinea ere izan genezake aipagai: lan honetan aditzen ditugun giro asko eta asko agertokiak, lekuak, parajeak ekartzen dizkigute gogora. Batek bere burua irudikatzen du urrats motel baino sendoetan desfilatzen Espíritus obreros gaiaren erritmoan, edo El sao gaiaren iluntasun beltz eta urdurian barrena ibiltzen, edo, beste adibide bat ematearren, El hombre que perdió la forma gaiaren suspentse giroan murgiltzen. Beste kasu batzuetan, parodiaren ia mugetaraino eramaten gaitu erreferentziazko munduak (Un pop neu), edo Poble Nouren lurraldetasunera, betiere New Orleanseko kaleetako taupada erritmikoaren haizetara (La banda del Poble Nou).

Aquel corto verano, lehen ere aurreratu dugun bezala, kontrastez beteriko diskoa da. Lasaitasunetik tentsiora egiten du, aurrez prestatu gabeko agertoki sare gabe Hotel Overbruck  gaitik Llegaré ayer drum'n'bass-aren mugetaraino, hasieratik amaierara arte gozamen hutsa den Anarcosuite horren gogorarazteko ahalmen handitik igarota.

Juan de Diegoren ibilbide profesionala oraindik ongi ezagutzen ez zutenentzat berme hutsa da honako lana. Anaia Víctorrekin batean de Diego Brothers taldeko burua izan zen, eta ezin konta ahala proiektutan parte hartu du izen handiko eta joera askotako musikariekin batean. Badira bi hamarraldi baino gehiago Juan Bartzelonan bizi dela, eta bere musikak ez dio egunetik egunera hazteari utzi, betiere lurralde berriak, bestelakoak, pertsonalak, bilatuz, eta jazza berau inguratzen duen mundura zabalduz, haren indarra, haren arnasa, hauspotuz. Ez zaitez lan honetan bide-zidor erosoak, konbentzionaltasunak, norbere atsegina, bilatzen saiatu. Alferrik galduko duzu denbora.

Taldekideen inguruan beste horrenbeste esan liteke. Buenos Airesen sortutako Dani Pérez ezaguna zen 90. urteetako Bilboko agertokietan, une honetan Bartzelonan bizi da, eta proiektu honentzako bidaide ezin egokiagoa dela besterik ezin esan dezakegu; jakintsua da haren gitarra, kaleidoskopio bat bezain moldakorra eta berez nahikoa da taldearen soinuari oinarri sendoa eta aberastasun handia emateko. Joe Smith Chicago ondoko herri batekoa da, baina 2000. urtean iritsi zenetik Bartzelonako beste herritar bat bihurtu zen. Joe ere sormen handiko musikaria da, eta ohituta dago bere literatur ibilbidea musika proiektuekin lotzen, berriki kaleratu duen Many Stories lana erakusgarri.

Laburbilduta, elkarrekin gauza handiak egiteko gai diren hiru musikari handi. Talde honen musikak ez du mugarik ezagutzen, eta bere aniztasun gozagarrian jazzaren joera sortzaile eta interesgarrienak elkartzen ditu egungo musika inprobisatuarekin, egunean bizi da. Disko honetan dagoen on guztia laburbiltzeko modurik onena izan liteke Durrutirengana berarengana itzultzea, miseriaz eta sufrimenduez beteriko munduan sortutako eta errebeldian hezitako behargin haren hitzetara itzultzea: "Mundu berri bat daroagu geure bihotzetan, eta mundu hori oraintxe ari da hazten". Horra bada, musikaz ere bazekien morroiak!

 

 

 

 

 

« May 2022 »
May
MoTuWeThFrSaSu
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031