GASTEIZ BIG BAND
Generoaren klasikoak jotzen 12 urte eman ostean eta hainbat musika molderekin flirtean ibili eta esperimentatu eta gero, Gasteiz Big Band taldeak berea duen estiloa ondu du, eta horren erakusgarri dira euren zuzenekoak. Berezko duten izpiritua, izpiritu dantzagarria, jostakina, islatzen du talde honek gure garaiko koordenatuetan, non taldearen berezko kolorea oinarri elektroniko, scratcghing, rap, perkusio latino eta beste batzuekin nahasten den.