Vous êtes ici : Accueil Evénements Nucli Trio

Nucli Trio

Quoi ?
Quand ? 14/10/2021
du 07:00 pm
Ajouter un événement au calendrier vCal
iCal

 

NUCLI TRIO

Guillem Plana, Aleix Forts, David Viñolas

ER-131

 

Funtsean, Nucli Trio, Guillem Plana gitarra lanean, Aleix Forts kontrabaxuan eta David Viñolas baterian osatzen duten jazz guitar hirukote klasiko bat da. Klasikoa, bere burua aurkezteko garaian eta bere janzkeran; jostalaria, freskoa eta guztiz garaikidea bere barne beroan, ordea. Baita Vic-eko Jazz Cava aretoan hilabetero ematen dituzten zuzeneko saioetan ere, non inguruko artista bat gonbidatzen duten aldioro eta arreta osoz aukera bakoitzerako espreski atondutako errepertorioa prestatzen duten. Haietan Raynald Colom, Edna Sey, Adrià Plana, Alba Careta, Eloi Escudé edo Marta Roma bezalako artistekin ideia, soinu eta bizipenak partekatu ahal izaten dituzte.

 

Gaztea izan arren, Aleix Forts eskarmentu handiko musikaria da, Guillem-ekin batera Monk Electric Band edota David Viñolas Trion aritu izan baita, bertan David-ekin elkarulertze erritmiko oparo eta trinkoa eraikitzen joan da. Bartzelonako Conservatori Superior del Liceu erakundean graduatua; Horacio Fumero, David Mengual, Masa Kamaguchi edo Crostoph Rahn izan ditu irakasle, besteak beste, eta Adrià Plana-ren Robert Nesta Songs, Avantbrass, Retina, edo Alfons Bertran 5tet moduko proiektuetan parte hartu du ere.

 

Guillem Plana Bartzelonako Taller de Músics-etik datorren beste musikari gazte bat da. Funkystep & The Sey sisters, Guillem Roma & Camping Band Orquestra, Gorg Trio, The Gramophone Allstars Big band edo Joana Serrat-ekin batera aritu izan da gaur arte. 2014ean “Monk Eléctric Band” plazaratu zuen Thelonious Monk maisuari eginiko omenadli moduan eta 2019 bere konposizioez osatutako lehen diskoa eman zuen argitara “Projecte Astriolabi” izenez eta Kritika harrera oso ona izan zuen gainera.  Bertan kosmosari eskeinitako jazz fusio moduko zaporezko oda zaporetsu bat jasotzen da.  

 

David Viñolas da, ezbairik gabe, hirutatik esperientzia handiena eta luzeena pilatzen duen. Jaiotzatik itsua, Davidek musika arnasten du gorputzeko poro guzietatik eta Toni Pagès, Marcelo Valente, Javier Feierstein, Marc Miralta, José Reinoso, Jo Krause, Marko Djordjevic, Calixto Oviedo moduko artistekin lan egin eta ikasi izan du; baita Johnny Almendra eta Jeff Ballard-ekin ere New York 2004ean pasa zuen denboraldian. Bestalde hamaika proiektu ezberdinetan dabil murgilduta Sergi Sirvent, Roberto García, Omar González, Santi Careta, Joao Balao, Adrià Plana, Joana Serrat, Raül Reverter, Feliu Ventura, Marc Vernisek zuzendutako La Cava Big band, Dijous paella, Dúmbala canalla, Funkystep & the Sey Sisters, Col·lectiu soroll haien artean direlarik. Azken disko hau ibilbide luze eta oparo baten azken geltokia da momentuz, orain arte polirritmia eta doinu aberatsezko David Viñolas Trion (saxo/baxu/bateria) poesia saioen txertaketa edo David Viñolas Cuban Trion irlako aintzinako erritmo beroen irakurketa oso pertsonala jorratu izan ditu; eta hori gutxi balitz, Sirvent&Viñolas proiektua sortu  eta bakarlari moduan ere oso saio interesgarri eta zirraragarriak eskaintzeko gai izan da.

 

Nucli Trio, David, Aleix eta Guillem-en zuhaitz oparo amaiezin horren adar berri bat da, eta kasu honetan talde integral moduan aurkeztu da, inongo jerarkia edo protagonismorik gabe eta erabateko sinkronian. Gaur arte gidari izan duten estilo kartsu eta kutsagarri horri eutsiz, aire ufada berri hau urte pare bateko bira eta kontzertuen bueltan iritsi da. Une horretan taldeak bertan jo izan dituzten doinuak grabatuak izateko heldutasuna ba zutela erabaki eta ohitura zaharrak agintzen duen modura saio bakar batetan grabatu zituzten den denak, zuzenekoen berotasun sentsuala ezin hobeto harrapatuz. Grabaketa taldearen jatorrizko doinuez eta bere artista kuttunen (Sam Rivers, Marco Mezquida, Carla Bley)  bertsio pare batez dago osatuta.

Omenaldia, jokoa eta zentzuen gozamen osoa.

« Octobre 2021 »
Octobre
LuMaMeJeVeSaDi
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031