Nico Wayne Band, Los Mighty Calacas, Marcos Untzeta
ZIZURKIL Blues gaua
Martxoak 3, larunbata
MARKOS UNTZETA TRIO (Eibar/ Ondarroa)
Atxulondo Taberna. Ordua: 23:00
Eibartarrak kaleratu berri duen diskoaren izenburuak argi adierazten du nora eramango gaituzten Markos Untzetaren kantuek. Blues, gospel eta country musikaren lurraldera egindako senezko bidaia da Mississippi. Legendaren arabera Robert Johnsonek bere arima deabruari saldu omen zion bidegurutze mitikoan abiatzen da, eta New Orleansera jaisten da, Mardi Gras inauteri festaz gozatzera (Rag-time cabarettean), gero berriz gora egiteko, Memphisen (Elvis Presley, adibidez) eta Nashvillen (Burua ezin jasota) geldialdiak eginez. Bidaia horretan Buddy Hollyrekin egingo dugu topo taberna bateko jukebox-aren inguruan (Galdutako horiek), denboran atzera egin eta herrixka bateko bluesman zaharra etxeko atarian guretzat jotzen ari dela sentituko dugu (Zubiak eta ibaiak) eta haren auhen kantuak zirraraz beteko gaitu (Ama, ordubete barru), eta tarteka autoan sartu eta errepideak zeharkatuko ditugu, irratiak zabaltzen dituen pop-rock eta blues-folk melodiak ozen abestuz. Era akustikoan, sendo.
----------------------------------------------------------------------------------------
NICO WAYNE TOUSSAINT BAND(Baiona/ Paris)
Aurrera Taberna. Ordua: 00:15
Nico Wayne Toussaint, aho-soinua eta ahotsa: Honen ibilbideak haurtzaroan du jatorria, piano-jotzailea izanik aitak txikitatik erakutsi baitzion musika. Aitzitik, hamabost urte zituenean, James Cottoni entzun eta gero, Bluesean murgiltzeko erabakia hartu zuen, eta Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters, Jimmy Reed eta Louisiana Red bezalako aitzindarien grabazioak xehetasun osoz aztertzeari ekin zion.
Estatu Batuetara joan zen bluesa gertuagotik ezagutzeko, eta Chicagotik Nueva Orleanseraino ibili zen Minneapolisen egonaldi luze bat egin baino lehen. Gisa honetan ezagutu zituen, besteak beste, Jimmy Johnson, Eddy C. Campbell, R.J. Mischo, Luther Allison eta Billy Branch, baita haiekin batera jo ere. 1993. urtetik aurrera Frantzian joko zuen aitarekin batera osatutako taldearekin, eta hiru urte geroago haren izena daraman proiektua osatu zuen, bere-berea. Talde honekin sarrera egiten zien, esate baterako, Magic Slim, Calvin Russel, Five Blind Boys of Alabama eta Mick Taylor bezalako bandei. Era berean, Jazz in Marciac, Nancy Jazz Pulsations, Blues sur Seine, Megève Jazz Fest eta Bastia Music Fest bezalako jaialdietan parte hartu du, eta birak eskaini ditu Belgika, Holanda, Suitza, Espainia, Mazedonia, Italia, Kanada, AEB, Ekuador eta beste herrialde batzuetan barrena.
Transataltic Live da bere laugarren diskoa, zuzenean grabatua, Frantzian eta Estatu Batuetan. 2004. urtean kaleratua; lan honetan blues munduko izar amerikar batzuek parte hartu zuten, hala nola, David Maxwellek (piano), Kid Banghamek (gitarra), Mudcat Wardek (baxu akustikoa) eta Per Hansonek (bateria), baita Mudzillak eta Crazy Hornsek ere. Urteko diskorik onena bezala dago katalogatuta, eta Europako blues munduko artistarik handiena.
2007an Southern Wind Blowin' (Dixifrog) eman zuen argitara eta 2009an Blues entre les dents (Harmonia Mundi). Egun bere hurrengo lana prestatzen ari da. AEBetan eta Frantzian kokatuta dagoen musikariak “Lonely Number” (Iguane Records) disco berria aurkezten.
--------------------------------------------------------------------------
LOS MIGHTY CALACAS (Mexiko)
Pausus Taberna. Ordua: 01:30
"Calaca Boteretsuak" toloache mexikarra %100ean, Emiliano Juárez, Fernando Ruvel, Marcos Coll eta Zoar Mirandak osatua. Taldekideen gogoko “besta eta adar jotzea” islatzen du taldearen musikak. Blues, Soul, Funk, Surf eta Groove koipetsuez osaturiko oinarri sendoa, lehen eskutik ikasia musikari bikainekin aritu eta grabatu baitu talde honek, tradiziozko musika eta herri kultura latino eta mexikarrarekin nahasten du, eguneroko hotsez eta egoera pikareskoez beterik. The Mighty Calacas taldeak bere musikara biltzen du entxilada berdeen saltsa eta koipea mexikar umore burutsu honekin batean eta ikusizko eta musikazko mintzairan, modu guztiz sinesgarrian irudikatzen dituzten musika generoen zinezkotasuna albora utzi gabe... “Jaun-andreak, neska-mutikoak eta bereziki Andereñoak! Eman diezaiegun ongi etorria.... The Mighty Calacas eta bere "hots pelutxo-kosmiko guapatxosoa!”
Gozo-gozo calacatzera!

