Hemen zaude: Hasiera Evénements Jon Eskisabel & Bide Ertzean PRENTSAURREKOA

Jon Eskisabel & Bide Ertzean PRENTSAURREKOA

Zer
Noiz 2016/11/09
12:00 pm
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

JON ESKISABEL

&

BIDE ERTZEAN

Zutaz kantatzeko

Liburua  eta diskoa aurkezteko

PRENTSAURREKOA

azaroak 09, asteazkena. Ordua : 12:00

GAROA liburudenda (Zabaleta 34-Gros)

DONOSTIA

Bertan JON ESKISABEL  idazlea eta taldeko partaideak izango dira

 

Jon Eskisabel  .  BIDE ERTZEAN : zutaz kantatzeko

Liburua+ CD

 

Zutaz  kantatzeko du izena lan berriak  eta  bi  osagai izango ditu: Jon Eskisabel kazetariak idatzitako liburua batetik, eta bitxikeriez osaturiko CD bilduma  bestetik. Biak, liburua eta diskoa, bata bestearen osagarri dira. Kasu, argitalpen berri honen tirada mugatua izango da-eta.. Bide Ertzean-en 18 urteko ibilbidearen erakusgarri izango da Jon Eskisabelek ondu duen liburua. Bestetik, liburuaren barruan etorriko den CDa 14 kantuz osatuko da: diskoetatik aparte utzitako kantuak, bertsio argitaragabeak, zuzenean zein irratietan egindako moldaketak, maketak, remix-en bat...

Emanaldi gutxi batzuek egin ondoren, taldeak etenaldi mugagabe bat egingo du.

 

« Urtarrila 2022 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31