Vous êtes ici : Accueil Evénements Ansorena & Senperena PRENTSAURREKOA

Ansorena & Senperena PRENTSAURREKOA

Quoi ?
Quand ? 28/10/2021
du 11:00 am
Ajouter un événement au calendrier vCal
iCal

 

 

Jose Ignazio Ansorena & Joserra Senperena

musikariek

Euskal Danbolinaren Aroak

diskoa aurkeztuko dute


Saio pedagogiko, aldarrikapen historiko eta aldiberean soinu esperimentazio garaikidea, Joserra Senperena eta Piter Ansorenaren “Euskal Danbolinaren Aroak” Beasaingo Igartza Jauregian 2021ko apirilaren 8an Joserra eta Piterrek eginiko emanaldia jasotzen du. 2006an “Chillida-Lekutik” argitaratu ondoren eta hari berari tiraka eginez hilabetetako lan sakon eta artatsua borobilduz, haren emaitza liluragarria arretaz eta dagokion patxadan, ñabardura finenak antzeman eta dastatzeko aukera paregabea eskaintzen digu.

Joserra Senperenak pop, blues eta jazz-aren bideak landu ditu eta hamaika disko plazaratu haien barrena. Besteak beste Harkaitz Cano, Patxi Zubizarreta, Jose Luis Zumeta, Dora Salazar, Rafael Berrio, Kirmen Uribe, Elvira Sastre, Michel Gaztambide, Arantxa Urretabizkaia, Roger Wolfe moduko artista handiak izan ditu bidelagun. 21 Japonesas, Duncan Dhu, La Buena Vida, Amateur baita Tolosako Bide Ertzean-en partaide izan da eta estatu mailan besteak beste, Joaquin Sabina, Quique González, Coque Malla, Jarabe de Palo edota Iván Ferreiroren zuzeneko emanaldi eta grabaketetan parte hartu izan du.

Jose Ignazio “PIter” Ansorenak, ordea, herri musikari dedikatu dio nagusiki bere jarduna. Bere ezagutza eta trebetasuna handiak izan arren, musika alorretik kanpo da agian ezagunagoa bere pailazo eta showman fazetatan. Edozein erara, bere ibilbide musikala guztiz aparta da ere 1979an Donostian ospatutako I. Txistulari Bakarreko Txapelketaren garaile bilakatu zenetik gaur arte.  Bertako Txistulari taldeko zuzendari izan da hainbat urtez eta katedra baten jabe da. Txistuaren afinaketa tekniken ikerkuntza eta pedagogia inor baino sakonago landu ditu, erreferentziazko gida liburuak idatziaz eta herri musika eta doinuen ikertzaile nekaezina izan da urte guzti hauetan. Bakarlari gisa edota Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoekin hainbat disko plazaratu ditu, baita Joserra Senperena bera edo Alvaro Cendoya piano jotzaileekin ere.

 

 

 

 

« Novembre 2021 »
Novembre
LuMaMeJeVeSaDi
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930