2008-04-14 / 20:09
SERGE GAINSBOURGen kantuak euskarara ekarriak
Juankar Landa musikari donostiarrak kantari lagun sorta bat aukeratu zuen, heterogeneoa, ibilbide luzekoak gehienak, Gainsbourgekin hazitakoak, Euskal Herrian egindako pop-rockaren historikoak batzuk, eta azken belaunaldiko gazteak gainontzekoak. Gari, Diego Vasallo, Rafa Berrio (Amor a Traición, Deriva), Mikel Agirre (La Buena Vida), Santi Gasca (Sanchís y Jocano), Txuma Murugarren, Giorgio Bassmatti, Enrike Mingo, Jone Gabarain (Le Mans), Saioa, Estanis Elorza (Natural Project), Urko Menaia, Luisa Etxenike eta Jorge Carrero idazleak eta Juankar Landa bera dira Gainsbourgen doinu eta hitzetan islaturiko izaera errebelde, apurtzaile eta independentea bere egin dutenak. Donostiako musikari talde zabal bat izan dute lagun: Juan Zulaika, Aitor Unanue, Joserra Senperena, Javier Sun, Borja Iglesias... eta DINBI DANBA taldeko partaideak. Gainsbourg Gainbegiratuz diskoa kaleratu dute eta zuzenean ikusteko aukera izango da : Elgetan(apirilak 18), Donostian (maiatzak 7)eta Azkoitian (maiatzak 10). Aste honetan diskoa 7 eurotan erosteko aukera
|
|
Gainsbourg musikaren historiako lehen punkaren erreferentzia da, niretzat. 1977ko Londresera hurbiltzen ari nintzen aldi berean, hizkuntzarekin zulatzen zekien tipo bat deskubritu nuen, hizkuntzak nahastu eta sonoritate zehatz baten zerbitzura jartzen zituena (jazz, swing, rock, pop, reggae, girl funk...). Betidanik pentsatu dut Gainsbourgek ez zuela rocka britainiarren antzera ulertu nahi eta horregatik erabaki zuela haien parodia egitea. Juankar Landa
|