|
|
 |
 |
| Itzuli albisteetara |
2008-03-11 / 19:05
JOSERRA SENPERENA : pop kantuak, jazz hirukotea, blues berezia
Azken Honky-Tonkerraren bila ez dago, beharbada, uste bezain urrun joan beharrik: Kantauri ertzera hurbiltzea nahikoa. Akaso orduan ikusiko dugu donostiarra dela, eta Joserra Senperena dela, eta ez beste bat, bere izena. Hipotesia ez da ezinezkoa. Halaxe erakutsi du piano-joleak Dardaren interpretazioa izeneko album berrian. Senperena, Harkaitz Canoren izen bereko poema liburuan oinarritu da, eta liburu horretako hainbat poemei zor die izenburua translazio musikaletako bakoitzak, hiru poemen kasuan salbu, poema ineditoak izaki espresuki idatziak izan baitira hiru horiek albumerako.
Aste honetan eskeintza berezia diskoa 7eurotan
|
|
Senperenak, piano, kontrabaxu eta bateria hirukoteak jotzeko hamahiru lan instrumental osatu ditu, aurreratu bezala, honky-tonky tradizioaren ildoan. Baina hain du berea eta bereizia pultsua, bluesaren barruan jenero berri bat sortu ote duen pentsa bailiteke. Blues abstraktuaz ari gara, blues platoniko eta intelektualaz, zehaztasun kronometrikoa duen blues mota batez, sentikortasuna eta ebokazio ahalmen itzela dituen blues molde berri batez: jakinduria handiz neurtutakoa, gehiegikeria eta hantusterik batere gabea. Noten arteko tarteak azpimarratuz isilune hipnotikoak sortzen ditu, otoitz triste edo errezo gazi-gozoen modukoak diren errepikak eta esaldiak osatuz. Zenbait pasarte eder eta apartekok, albuma bukle baten eran, ad eternum entzuteko irrika piztuko diote entzuleari.
|
|
|