|
Mendekuaren orduan
gorrotoaren gurdia
surtara botako dugu
kixkaltzen den arte
Makurtarazten gaituen
ditxosozko oinazea
giltzaperatuko dugu
Santa Sakulako
Mendekuaren orduan
ezkerra eta hegoaldea
izango ditugu beti
norantza jakintzat
Brujula egoskor xamarra
izatea bentaja bat da
imantaturik dagoen
gure mundu hontan
Mendekuaren orduan
amodioa gailenduko da
haize gorria bezala
zubi, merkatu guztien gainetik
Gure sudurzulotatik
barrura sartuz, ezin kabituz
poroetatik kanpora
ileak tenkatuz eta arropak puskatuz
Mendekuaren orduan
herejeen ekaitzen kontra
anarkiazko txamarrak
jantziko ditugu
Bota dezatela lasai
nahi duten euri guztia
azkenean asperdurak
uxatuko ditu
Mendekuaren orduan
garenetik abiatuta
berezitasun guztiak
maiteko ditugu
Gora, gora, mestizaia
gora, gora, nahasketa
onartzen duenarekin
garena garela
Mendekuaren orduan
amodioa gailenduko da
haize gorria bezala
zubi, merkatu guztien gainetik
Gure sudurzulotatik
barrura sartuz, ezin kabituz
poroetatik kanpora
ileak tenkatuz eta arropak puskatuz
|