|
Heriok besterik ez dezake egin
irribarre
prostituta hark egiten zuen moduan.
Herio besterik ez daiteke,
zinez,
hain ederra izan.
Gaztain errearena azala,
gauari ostutako bi botoi
haren begiak,
burdin gorriarena
haren mihiaren ukitua,
hortz zuri haien irribarrea
egunsentia zen ahoaren gangan.
Oso gutxi hitz egiten zuen,
baina zakila laztandu zidanerako
bere hankartean urtzeko gertu
jarri zitzaidan haragia.
Argia itzalita, azpian hartu nuen,
bustian labain lerratu nintzaion,
Coruņakoa, ume bat zeukan,
eta atera gabe bira egin
eta gainera ekarri,
sugelindera gerri bihurria
ene esku artean irristan.
Orduan argia piztu nuen
eta erasoak azkartu egin zituen:
sabelpeko bidelapurra zen
haren alua.
Eta orduan ikusi nuen,
txinparta baten ziztada aire beltzean,
neskaren aurpegian,
gogo-truke larrutan ari denaren
plazer distira.
|