EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Ibiltarixanak

ibiltarixanak poesia,, musika eta bideo ikuskari bat da, ibilbide proposamen bat, existitzen ez den herri bat definitzen saiatzeko, existitzen ez diren herriak badirela aldarrikatzeko.

ibiltarixanak XX.mendeko euskal poesiaren ale batzuk jendeari emateko aitzakia da, kulturari eta distantziari buruz teoria zalantzakor bat finkatzeko ahalegina.

ibiltarixanak izan baden herri baten testigantza da, ibili dabilen herri bat, euskaraz mintzo den herri bat, jendeek osatutako herri bat, jende anitzei, askotarikoek osatutako herri bat eta ez ezein egia edo fede.

ibiltarixanak gure izaerari buruz gogoeta saio bat da, ibiliz gara, mintzatuz gara… eta sufrituz, eta ekibokatuz… gu hori zer ote den bila dabil ibiltarixanak.

ibiltarixanak bidaiaren sinbolo unibertsala baliatuz egindako enegarren ibilbide poetikomusikala da: joatea zer den, bidean zer uzten den zer hartzen den, erbeste modua desberdinak, katea ez dela eten, bidea bera izan daitekeen inoren aberri edo bidearen aukera bera bilaka litekeen inoren ametsentzako portu, sorterrira itzultzearekin zer ulertzen den.

ibiltarixanak bizi garen tokitik bizi garen sasoian eremu bizigarri baten bilaketa da: abestiak, musika, poesia, hizkuntza bat.

ibiltarixanak liburu eder baten izena da, Toribio Etxebarria idazle eibartarrak bere erbestetik aspaldi ondu zuena, guk handik hartu diogu izena eta izenaz gain izanetik ere zerbait ostu diogun susmo harroa daukagu.

ibiltarixanak ikuskarian irakurri-abestuko diren testuak egileonak dira: orixe, nemesio etxaniz, gabriel aresti, joxe azurmendi, koldo izagirre, joseba sarrionandia, itxaro borda, rikardo arregi diaz de heredia, jose luis otamendi, miren agur meabe, juanjo olasagarre, iņigo aranbarri.

ibiltarixanak emanaldiko abesti eta doinuak sortu eta joko dituztenak imanol ubeda, jon ander ubeda eta karlos arantzegi dira.

Ibiltarixanak saioko irudiak ikb-ren eskutik atera dira eta dena jendearengara ganoraz heldu ahal izateko xabi labaienek egiten du saiakera.

milesker elgetako gaztetxeko lagunei ibiltarixanak gaztelupeko hotsak etxearen ekimen bat da.

Atalak irakurtzeko klikatu eskubiko menuan

 
 
 
 
 
 
Apoaren edertasuna
Dana lanbrotute ikustot
Ibiltarixanak
ˇ 01 Manifestu atzeratua
ˇ 02 Bide ertzeko belarra
ˇ 03 Zorrotzako portuan aldarrika
ˇ 04 Desertuetan esperatzen
ˇ 05 Izurdeen dantza
ˇ 06 Erbestean aritza
ˇ 07 Itzaletatik gutuna
ˇ 08 Bilbaoko kaleak
ˇ 09 Nik egin nezake kantu
ˇ 10 Aspaldi ikasitako hitzekin deitu zaitut
ˇ 11 Zoazen tokira zoazela
ˇ 12 Portukoplak
Tribuaren hitz galduak
Bar puerto

 

 

 

 

Laguntzailea:
Laguntzailea

ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du