EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Zurezkoa da zeru nabar hau

Zurezkoa da zeru nabar hau, iltzeak ditu josita; euria dakar. Ibai ondotik nabil, zaharrek eta umeek hartua dute ingurua, argitasun bustia darie etxeei arratsean: etorriko dira sasoi hobeak baina ez ditugu geurekin ekarri, haur baten negarrak egin dio ihes leiho altu bati; euria dakar. Etxeko sukaldetik bezala begiratzen diot jendeari kalean: gaur ezer gertatzen ez zaion munduaren erdiarekin lerratu naiz, gaur ezer gertatzen ez den munduaren erdi-erdian suertatu naiz. Behebarruetako hormak izerditan dira, eta garai batean beti ondoan genuen zu eroso eta lirikoa galdu zen inoiz argitu gabeko modu ilun batean. Mekanika hutsa baino ez du ematen bizitzeak askotan, baldintza tekniko soiletara errenditzea, eta eder deritzogu euri tanten jauste bakan horri, heltzear den ekaitzaren albiste da, aldaketa baten aurrerapena, eta aterpe bila hasten gara jendea. Usain errea zabaldu du asfaltuak: nire bihotza gordean da txingorra hasi duenean, nire bihotza gordean da bakartu garenerako. Falta direnak ditugu berriro gogoan, eta une batez baino ez dirudi urak ibaian gora egin duela, euriak behetik gora, zerua bustitzera, egin duela, kontraeran... Bertsio ofizialik sinesten ez duen herri batekoa naiz.

Jose Luis Otamendi

Apoaren edertasuna
Dana lanbrotute ikustot
ˇ Kiromantzidxa
ˇ Bidasoako Nerbioiak
ˇ Etxe abandonatuak
ˇ Arratseko galderak
ˇ Barkaidazue, baina badira herrenak
ˇ Zurezkoa da zeru nabar hau
ˇ Aipatu nahi ez ditugun
ˇ Betazalak ugertuta ikusi zaitut
ˇ Eta berandu hartutako erabaki bat
ˇ Sehaska kanta
ˇ Hangoak
ˇ Baldintza subjetiboak
ˇ Azken hondoko tabernan
ˇ Aberria norberak bere baitan
ˇ Gure amari hitzak
ˇ Gaur ez zaitut ikusi
ˇ Zuentzat
ˇ Jakiten eta ikasten
ˇ Hau da ene etxea
Ibiltarixanak
Tribuaren hitz galduak
Bar puerto

 

 

 

 

Laguntzailea:
Laguntzailea

ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du