Itzuli
GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ. Donostia
(2008/05/07)
Victoria Eugenia antzokia. 20:30
Juankar Landa musikari donostiarrak kantari lagun sorta bat aukeratu zuen, heterogeneoa, ibilbide luzekoak gehienak, Gainsbourgekin hazitakoak, Euskal Herrian egindako pop-rockaren historikoak batzuk, eta azken belaunaldiko gazteak gainontzekoak. Gari, Diego Vasallo, Rafa Berrio (Amor a Traición, Deriva), Mikel Agirre (La Buena Vida), Santi Gasca (Sanchís y Jocano), Txuma Murugarren, Giorgio Bassmatti, Enrike Mingo, Jone Gabarain (Le Mans), Saioa, Estanis Elorza (Natural Project), Urko Menaia, Luisa Etxenike eta Jorge Carrero idazleak eta Juankar Landa bera dira Gainsbourgen doinu eta hitzetan islaturiko izaera errebelde, apurtzaile eta independentea bere egin dutenak.
Grabatutako diskoa zuzenean aurkeztuko dute, Serge Gainsbourg beraren irudiez lagunduta.
|