EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


Hemeroteka
Zafari Proyect-ek lehen diskoa aurkeztu du


Debajazz Jaialdiko Talde Berrien lehiaketaren aurreneko edizioan maila bikaina erakutsi zuten parte hartzaileek. Azken fasean jardun zuten lau taldeetatik edozeinek merezi zuen disko hau, baina Zafari Project talde madrildarrak eskuratu zuen saria. Diskoa, izen berekoa, gaur goizean aurkeztu dute Gasteizen bertan, Errabal zigiluko arduradunez gain, Julio Botti, Marta sanchez, Hasier Oleaga eta Loque izan delarik.

Taldearen lehenengo grabazioak era guztietako duda-mudak uxatzen ditu: zalantzarik gabeko be-bop eta hard bop. Flower Blues eta Kipoff gaiak Thelonious Monkek edo Charlie Parkerrek idatziak izan zitezkeen. Era honetako pasarte azkarretan swingzale eta garratz ageri dira, hots mailako iruzkin ironikoko ukitu barregarriekin. Bestetik, gai motelagoetan (Sofía eta Balada para Patricia gai ederretan, esaterako), gure garaiko New Yorkeko jazzaren ukitu arinak, –batere nabarmena ez den lirismoaz gain– hautematen dira. Zafari Project taldeak agerian uzten du ongi ezagutzen dituela klasikoak: Wayne Shorter, Bud Powell, Sonny Rollins... eta taldekideak hain gazteak izaki, pentsatzekoa da klasikoen musikarenganako hurbilketa zoragarri eta labur honen ostean luze gabe emango dituela ezusteko handiagoak.
Zafari Project taldea osatzen duten lau musikariak ohituak dira Bob Sands, Chris Kase, Antonio Serrano, Iñaki Salvador eta Federico Lechner musikariei laguntzen, edo bestela esanda, ohituak dira estatuko jazz musikari onenetako batzuei laguntzen. Iragan Debajazz Jaialdian erdietsitako sariaz gainera, 2004an hautatuak izan ziren Eivissako Injuve Jazz Jaialdi ospetsuan parte hartzeko; hartan oso kritika onak jaso zituzten prentsa adituaren eskutik, batez ere bilaketa jarraituaren aurreko kontzeptuagatik eta ez ohiko metrika irregularrengatik, betiere ustekabekoz beterik.
Nontzeberri 2006-07-05


ZAFARI PROJECT





Kontzertuak





Ibilbidea


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du