EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Biografia
Teresa Zabalza

Teresa Zabalza (piano jotzailea, Iruña 1972). Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen musikaren goik ikasketak. Bartzelonara joan zen ondoren eta, besteak beste, Joan Monné eta Martí Venturarekin ondu zituen ikasketak. London Jazz Sextet, Q-Bop eta Taller de Musics tailerreko Big Band taldeetan parte hartu zuen, eta aipatutako musika tailerrean pianoa eta armonia irakatsi zituen. Bertan ezagutu zituen orain lankide dituen eta disko honen grabazioan parte hartu duten musikariak. Disko honetako gai gehienak berak osatuak dira.

Alejandro Mingot (gitarra jotzailea, Alacant 1975). Halako itxaropena ematen dio estatuko jazzaren gitarrari. Ondo kokatuta dago Dani Perez (bere ikaslea izan zen Bartzelonako Taller de Musics tailerrean) eta Jordi Bonellen ondoan, Kurt Rosenwinkel, John Scofield eta Bill Frisellen oihartzunekin. Collage, Maixa, Asian Food Store, Heckler taldeetan parte hartu du, eta Sant Pau 44 eta Ballcocken grabazioetan lagundu du. Gainera bere hirukoteko buru da. Egun, proiektu horiek eta Iruñeko Goi Kontserbatorioan irakaskuntza, Jazz Gitarra arloan, uztartzen ditu.

Hasier Oleaga (bateria jotzailea, Bilbo 1979). Indar handikoa eta, aldi berean, leuntasun apartakoa. Perkusio jotzaile baino lehen musikaria da, eta horrexek bereizten du bateria jotzaile on bat arrunt batetik. Proiektuak pilatzen hasi zaizkio, eta oraindik asko du erakusteko. Ortophonk, Victor de Diego, Heckler, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Iñaki Salvador, Mikel Laboa, Santa Pau 44...

Iosu Izagirre (kontrabaxu jotzailea, Gasteiz 1974). Gazte beteranoa da Euskadiko musikan, eta behin eta berriz eskatu diote bere partaidetza Gari, Mikel Urdangarin, Ruper Ordorika, Maixa, Bingen Mendizabal eta beste batzuek. Alejandro Mingot eta Hasier Oleaga Sant Pau 44, Victor de Diego Quartet, Asian Food Store taldeetan ezagutu zituen. Egun Iñaki Salvadorren hirukoteko kide da, eta berekin ari da prestatzen Mikel Laboaren disko berria.

**Miguel Villar “Pintxo”** (saxo tenore jotzailea, Iruña, 1977). Saxofoiaren goi ikasketak egin zituen Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan. Ondoren Bartzelonara joan zen, eta hiri hartan sendotu egin zuen bere ibilbidea jazzaren munduan. Egun, hiri hartan bururatzen ari diren proiektu interesgarrienetako batzuetan ari da, esate baterako, Collage, Groove Station, Ballcock, Heckler proiektuetan eta Sergi Sirvent eta Giulia Valle taldeetan.


TERESA ZABALZA





Kontzertuak


Biografia


Argazkiak


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du