Faro lana kaleratu dabe
Iņaki Salvadorren bederatzikotea bere azken sorkuntza lanetan barrienetarikoa da, 2005eko udako Donostiako Nazinoarteko Jazzaldiak holan eskatuta. Jazzaldiaren 40. urteurrena tarteko, Iņaki Salvadorrek bere eta bere musikearen inguruan eta modu batean edo bestean Jazzaldiaren egitarauan esku hartu eban hainbat belaunalditako eta bere inguruko musikariak batzen. Diego eta Mikel Andueza saxoek, Hasier Oleaga bateriak, Gonzalo Tejada kontrabaxuak, Jackie Berekoetxea tronpeteak, Jonathan Hurtado tekladuak eta Javier Juanco gitarristeak osotzen dabe taldea. Iņaki pianoa joteaz arduratu da, baita musikeaz eta zuzendaritzeaz be.
Taldeak euskal panoramako musikari garrantzitsuenak batzen ditu; bakotxak beraren taldeak eta proiektuak daukaz, baita hainbat disko be.
Faro izenburupean, bederatzikotearen errepertorioa, batetik, Iņaki Salvadorren jatorrizko kantek osotu dabe eta, bestetik, egileak berak jazz kantakaz egindako bersinoak dagoz. Diskoan, autorearen beraren kantak jasoten dira baina tartean badagoz, besteak beste, Xabier Lete eta Jabier Muguruza lako artisten ekarpenak be, baita Txema Garcés musikariaren idatziak be.
Bizkaie!
|