EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 
Harrobian


Rockean hausnartzen.

Zea Mays taldea telebista bitartez ezagutu nuen, beraiekiko nire lehen kontaktua hala izan zen, astelehen bat, gaueko ordu txikietan beraien kontzertu bat ematen ari ziren, hain zuzen Ingalaterrako China Drum taldearekin batera Bilboko Kafe Antzokian izandakoa. Egun haretan bertan Euskadi Gazteako maketa lehiaketaren irabazle moduan taula gainera igondako taldea zen Zea Mays. Sekulako ahotsa zuen neska kantaria buru, eta bere alboan abestien pultsioa era zuzen eta egoki batean eramaten zekiten hiru mutil, orotara, laurak Bilbotarrak. Sonoridadearekin geratu nintzan, 90. hamarkada erdialdea izango zen eta Estatu Batuetako rock alternatiboa zenaren eztanda puri purian zegoen, eta bapatean horren pare euskeraz abesten zuen taldea. Niregan sortu zen harridura haundia izan zen, Euskal Herrian horrelako sensibilidadea azaltzen zuen talde bat sortzeak asko poztu ninduen. Gerora, lehen disko bat grabatu zuten, doinu rockeroek bat egiten zuten Aiora kantariaren ahots sarkor baina era berean esanguratsuarekin. Momentuan momentuko izatea isladatzen zuen, abestien artean “Itsasoa” kanta, beraien musika leku askotan entzun zedin ateak ireki zizkien pieza. Geroztik, taldea zuzenean sarritan ikusi izan dut. Bigarrengoz izugarri poztu nintzen, noiz eta “Elektrizitatea” diskoa plazaratu zutenean, seguraski urte hartan Euskal Herrian plazaratu zen diskorik hoberenetarikoa. Jose Lastra teknikari moduan; intentsitatea, melodía, zirrara eta era berean ileak tente jartzeko gai ziren abestien jabe ziren; berez “elektrizitatez” beteriko disko zoragarria.

Harrobian

Oraingo honetan apostu haundi baten aurre-aurrean aurkitzen dira bilbotarrak. “Harrobian” deitzen da beren hirugarren lana, diska soila ez ezik liburua ere badelarik. Apostu haundia, Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin atera duten “obra”. Obra diot, berez, “Harrobi” batek duen haunditasun eta liluragarritasuna dauzkalako. Entzuleak arreta haundia jarri beharko du honen aurrean, zeren bertan aurki daitezke –batzuetan ezkutuan, besteetan ez hainbeste- gaur egungo kezka ugariren joan etorriak. Gizaki-izaki baten sorrera eta bukaera kontatzen dizkigu, baina era esanguratsu batean, izakiaren existentzialismorako joera eta era berean noraeza azalduz. Istorio hunkigarria dugu, egun, gutariko bakoitzak, gizakiak-izakiak, orotara gizarteak, izan ditzaken kezka ugari: identitate krisia, zerbait bilatzen dabilen gizona, etorkizunarenganako sinesgarritasun falta, maitatzen ez dakitenen pisu astuna, maitatua izan dadin sentitu nahi duenaren sufrimendua, hiltzeko beldur eza, etsipena, ... halako “no future” argi bat 2002. urtea bukatzeko gutxi falta denean.

1. Sorrera, ibiltzea, mundua ikustea, sentsazioen kaptazioa. Harri izatetik, harri puska bilakatzea. Mundu bortitz eta basatiarekiko lehen kontaktua. Ente izan denaren bilakaera. Gizartearekin topo egitea, birginitatearen apurketa. Arima zulatzen hasia da, erloju geldi ezina. Jaiotzean bertan hasten da atzeruntz zenbatzeko unea. Lehoia haranetik kanporatzen den moduan, gizakia arraro sentitzen da gizaki den momentu beretik.

**2. “Gauaren argitan galtzen dena ez da inoiz itzuliko”.** Izakiak amets egiteari usten dionean, pertsona izateari uzten dio. Gizakiaren desarroiloa, orain babes gabe sentitzen da sentimenduez ulertzen ez duen mundu honetan. Prozak-ak ez du balio. Gainbera dator dena piskanaka-piskanaka.

3. Hilzorian. Azken taupadak, iada berandu da. Ezerk ez du balio, ezerk ez du inporta, larrosa usaina bidaide dugu. Jaio zen momentutik gehien itxaron duen unea heldu da. Ametsa betetzeko gutxi falta da.

4. Heriotza. Amets goxoa. Gizaki-izaki, arima berriz arima. Harrobian berriz harria. Harkaitzean jaioa harkaitzera buelta. Merezi ahal du benetako maitasun gabeko mundu batean jaiotzeak?. Hasiera-bukaera. Beti, hasten dena, bukatu egiten da.

Ipuin modura azaltzen zaigun honetan aurki ditzakegu gaur egungo gizartearen kezka eta noraezak. Musikari dagokionez, taldeak egin duen diskorik helduena eta neurtuena da. Disko haundia dugu, istorio haundi batekin. Doinu psikodelikoak bapatean azaltzen dira, iluntasunak eta argiak bat egiten dute pasarte askotan, kitarren pisu organikoa eta sekzio erritmikoaren malgutasuna beti goi goian daude, eta beti gailentzen Aioraren ahotsa, alde batetik bestera melodía mugitzeko gai dena. Taldearen esentzia eta bereak dituzten elementuak isladatzen ditu. Sakontasun haundiko obra. Gaur egungo gazte-heldu askoren soinu banda existentziala.

Gotzon Uribe


ZEA MAYS





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


Webgunea


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du