Gaztelupeko Hotsak-ek Special 20-ren lehenengo diskoa atera du
MIKEL LIZARRALDE
Donostia Berria 2007-05-23
Musika beltzarekiko maitasuna lotzen ditu Madrilgo Special 20 taldea osatzen duten bost lagunak. Eta musika beltzarekiko harremanak lotzen ditu Someday taldearen lehenengo diskoko 11 kantuak. Gaztelupeko Hotsak Soraluzeko (Gipuzkoa) zigiluak kaleratu du du Someday.
Special 20 Juanma Montero gitarrista eta abeslariak, Big Joe Perez gitarristak, Rafael Fernandez baxu jotzaileak, Miquel Ferrer bateria jotzaileak eta Fernando Jimenez harmonika jotzaileak osatzen dute, eta hamar urte daramatzate elkarrekin jotzen.
Bob Marleyren kantu baten moldaketa bluessy-a salbu (Que Passa), Someday diskoan taldeak berak eginiko kantuak bildu dituzte. Bluesa da nagusi bertan, baina musika beltzaren beste aldaera batzuk ere ordezkatuak daude: rhythm and bluesa, blues funka (Natural wonder), soula (Soul light), eta badira une ilunak ere; hala nola Tom Waitsena izan zitekeen Black Voodoo Queen. Kantu guztiak ingelesez idatziak daude.
Gaztelupeko Hotsak zigilukoek azaldu dutenez, kantuek istorioak kontatzen dituzte, eta genero barruko edozein artistaren disko batean egon zitezkeen. Disketxeko arduradunen iritziz, musika beltza maite dutenentzako diskoa da Someday.
BIDE LUZEKO MUSIKARIAK. 1998an Special 20 sortu baino lehen beste hainbat proiektutan aritu ziren taldekideak: Chocolate Blues Express, Los Secos, Riff, Los Garduņos.... guztiak tradizio afroamerikarreko taldeak.
|