EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Morauk Agoteekin batera plazaratu du Txukalda, bere lanik biribilena.
Hemeroteka
Morauk Agoteekin batera plazaratu du Txukalda, bere lanik biribilena.


Talde-lanari esker aurrerapauso handia egin duela aitortu du egile abeslariak

«Amodio domestikoak» argitaratu eta lau urte geroago, disko berri bat, «Txukalda» izenekoa, plazaratu du Morauk; oraingoan ere, Gaztelupeko Hotsen eskutik. Egia esan, egile abeslari hernaniarrak berak aitortu zuenez, hura ez da soilik bere lana, Morauren eta Agoteen lana baizik, diskoaren azalean bertan garbi geratzen den bezala. «Benetako talde-lana izan da, ezbairik gabe, Morauren lan kontziente eta biribilena, eta entzuleak ere horretaz jabetzea espero dugu», esan du kantariak.
Martin ANSO

DONOSTIA

Disko berria osatzen duten 12 kantak Morauren ohiko arrastoan daude, hernaniarrak bere-berezkoa duen ironia edo umore puntu garratz hori beti lagun. Baina "Txukalda" (kantei azken ukitua eman zitzaien Goizuetako baserriari zor zaio), aurrerapauso handia da Andoni Tolosa egile abeslariak orain arte eginiko bidean. Eta aurrerapauso horren ardura, hernaniarrena berarena bai, baina batez ere Agoteena izan omen da. «Hau da Morauren lehenengo talde-lana, zeren eta, kantak beti bezala nik sortuak diren arren, azken bi urteotan denon artean ondu baititugu. Horrek fruitua eman du eta nabaritu egiten da. Hau da, ezbairik gabe, Morauren (eta Agoteen) diskorik kontziente eta biribilena, eta entzuleak ere horretaz jabetzea espero dugu», esan du Andoni Tolosak.
Egia esan, Morau, beti bakarlari gisa ibili den arren, grabatzeko zein zuzeneko hainbat emanalditan aritzeko musikari lagunen beharra izan du. Agotak ere (Beñardo Goietxe, Jexus Agirresarobe eta Igor Mendia) "Amodio domestikoak" grabatzeko eta diskoaren zuzeneko aurkezpenak egiteko sortu zen. Denboraren poderioz, ordea, sendotu eta nortasun propioa lortu du.

Andoni Tolosa oso pozik dago "Txukalda"rekin. «Jexux Mari Lopetegik Zarautzen duen Noizbehinka estudioan grabatu dugu, lasai, inolako presarik gabe. Kontzepzio sonoroa hasiera-hasieratik ikusi genuen garbi: soinu sinple eta zuzena nahi genuen, garbia, distortsiorik gabe. Jexus Agirresarobek produktore lana egin du eta, horri esker, lortu egin dugula uste dut». Beñardo Goietxek, berriz, ahots moldaketak egin ditu, «eta horrek markatu du kantu gehienek azkenean hartu duten norabidea». Igor Mendiaren bateriak, azkenik, taldea nabarmen sendotu du.

Dena dela, Agotak ez dira "Txukalda"n parte hartu duten musikari bakarrak, Pettik (gitarra), Iñigo Telletxeak (tronpeta), Jabier Muguruzak (eskusoinua), Totok (slidea) eta Unai Morazak (organoa) ere lagundu baitute, bakoitzak kanta batean edo, gehienez ere, bitan.

Lana biribiltzeko, Mattin marrazkilariak diskoaren azala eta liburuxka lagungarria paratu ditu. «Aspaldi-aspaldi, Mattin eta biok 'bikote artistiko izan ginen komiki munduan. Eta geroztik beti izan dugu elkarrekin gauza gehiago egiteko zorra. Bada, neurri batean, behintzat, disko honekin zor hori kitatu dugu. Mattinek kanten interpretazio grafikoa egin du eta, nire ustez, diskoaren espirituarekin bete-betean asmatu du, diskoa benetan koloretsua delako», esan du Morauk.

"Txukalda" ostiralean aurkeztu zuten lehen aldiz jendaurrean, Oñatin. Hemendik aurrera, berriz, zuzeneko aurkezpen ekitaldiak ugalduko dira. Morauk eta Agoteek dagoeneko zortziren bat dute hitzartuta, guztiak areto txiki eta ertainetan. «Hor sentitzen gara gustuen eta, nire uste, hor ematen dugu gure benetako tamaina, baina orain, taldearekin, agertoki handietan aritzeko gaitasuna ere badugu, eta seguru asko uda-partean halaxe tokatuko da», adierazi du kantariak.


Txukaldako lana

Iñaki Martiarena, «Mattin» MARRAZKILARIA Herri txiki batekoa naiz eta txikitu nahi gaituzte. Komikia ere bai, oso gauza txikia da gurean baina zorionez, bizia. Ohore handi bat da niretzat Morauren doinuak tinta eta pintzelaz janztea, osatzea, blaitzea, komikiratzea.

Komikia eta musikaren uztarketa ez da berria. Gogora datorkit Robert Crumbek Big Brogher and the Holding Company taldearentzat marraztutako kaiera, Janis Joplin tartean zelarik. Ni ez naiz Robert Crumb eta Morau ez da Janis Joplin, baina emaitza diskoa bezain biribila izan dela deritzot.

Egunero, egun ero. Erotzeko egunak ditugu. Umorearen premia handia dugu. Estimatzekoa da "Txukalda"ren bizipoza. Horretan bat egiten ahalegindu naiz, grafismo garbi eta atsegin baten bitartez. Koloreak ere ugari. Kolore askotakoa baita ene geografia. Kolore nagusia, noski, morea. U morea. Oinazean oinarritutako umorea.

Morauk umorez kantatu eta kontatzen baitizkigu gure ibilera gazi-gozoak.

Eskertzekoa da benetan Morauk komikiak egiterakoan eman didan askatasun osoa. Gure muga bakarra, ohi denez, ekonomikoa izan da. Izan ere, agotak baino ez gara, bazterrekoak.

Ea Txukaldako sukaldean prestatutako jaki goxo hau gustukoa duzuen. Entzuleak du orain hitza.


MORAU





Kontzertuak


Morau


Argazkiak


Argazkiak 2


Hemeroteka


Hemeroteka 2


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du