EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Eibarko Kokein taldeak aurkezpen diskoa atera du
Hemeroteka
Eibarko Kokein taldeak aurkezpen diskoa atera du


"Kokein" lanean sei abesti eta bideoklip bat bildu dituzte

Kokein taldeak aurkezpen diskoa kaleratu du, lan konpaktoa eta rock estiloari lotua. Taldea 1999an sortu zen eta epe horretan bi maketa egin dituzte, baina hau dute lehenengo diskoa, hau ere "Kokein" izenekoa. Gaztelupeko Hotsak disketxearekin atera dute eta Rafa Rueda izan dute ekoizpen lanetan. Diskoa datorren igandean aurkeztuko dute zuzenean, Eibarren.

DONOSTIA

Eibarko harrobiaren azken emaitza dugu Kokein taldea. Hala diote Gaztelupeko hotsak disketxekoek, izen bereko disko motza argitaratu dutenek. Zaloa (ahotsa), Jatsu (gitarra eta baxua), Txitxes (baxua, gitarra eta koroak) eta Lete (bateria eta koroak), Kokein taldea osatzen duten lau partaideak, ez dira hasiberriak musikagintzan. Luther, Ehun kilo, Kukka eta Kafha taldeetan ibiliak dira, baina 1999an hasi ziren (Lete 2000. urtean) elkarrekin jotzen, eta, orduz geroztik, Kokein izenarekin bi maketa eta diskoa grabatu dituzte. "Kokein" lanean sei abesti eta bideoklip bat ("Zutaz oroitzen", Haimar Olaskoagak zuzendua) bildu dituzte, nahiz eta hasieran 16 kantu zituzten. Emaitza ona lortzeko materiala landu nahi zuten, «gauzak ondo egiteko denbora behar genuen eta sei abesti kaleratzea pentsatu genuen», azaldu zuten musikariek beren lanaren aurkezpenean.

«Disko konpaktoa, homogeneoa eta koherentea egiten saiatu gara», esan zuen Lete bateria-jotzaileak. Melodiak eta doinuak lantzen dituen taldea da, rock estiloari lotutako erritmoekin, eta bidean hainbat laguntzaile izan dute. Horietako bat Rafa Rueda PiLT taldeko abeslaria izan da, ekoizpen artistikoaren ardura hartu duena. Lehenengo entseguetatik berekin lan egin du rock estilo hori zehazteko, hasieran estilo gehiago jotzen baitzituzten. «Gure ibilbidea loratu dugu, genituen aukeretatik bat hartu», azaldu zuen Jatsuk. Andoaingo Garate estudioan grabatu dute lana eta PiLTko Haritz Harregik nahastu du.


KOKEIN





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


Hemeroteka 07


Webgunea


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du