Honetan hasi berria ez izateak bere alde ona dauka, batez ere proiektu berri bati hasten ari denaren begiez begiratzen bazaio. Norberak bere bidean ikasitakoak ikasita, taldeko lagunek lehen urratsa dute hau zentzu guztietan. Gaitasun instrumentalak baino, disko bat argitaratzen den une beretik bermatuta beharko lirateke eta beti, abestiak bilatu ditut. Baita topatu ere. Kantu on batek ez du askorik behar izaten zutik eusteko. Bere tokia utzi behar zaio, produkzio korapilatsuetan ito ez dadin, eta inon idatzi gabe dauden zenbait arau kontuan izan. Gainontzekoa ez dago batzutan uste dugun bezain beste gure esku. Azken batean dena aurretik egina dago, bai, baina musikak ematen digun zera hori azaltzeko gauza ez garen bitartean gustua bereiztea baino ez zaigu geratzen, eta hori soberan daukate Kokein-eko lagunek. Asier Leoz
KOKEIN
1999ko Urriko egunen batean sortutako taldea da KOKEIN. Garai hartan Storbais taldeko Fory aritu zen bateria lanetan egun taldean dirauten Jatsu, Txitxes eta Zaloarekin batera (hauek Luther, Ehun Kilo eta Kukka taldeetan dute euren jatorria). Eibarko lokaletan dagoen estudioan gaur egun aurkiezina den maketa bat grabatu zuten. Guztia behar bezala zihoan arren, bateria aldaketa suertatu zen eta Kafha taldean aritutako Lete batu zitzaion gelditzen zen hirukoteari. Musikarekiko grinak batu zituen lau gazte hauek.
Musika bere osotasunean ulertzen dute, mota konkretu batetatik baino askotatik edaten dutela argi utziz. Rock-aren ikuspegi berri batean murgiltzen dira lokalean kantak sortzerako orduan, 90. hamarkadako konposaketa gordinetatik hasi eta XXI. mendeko sofistikazioa lortu arte. 2002. urtea lanez eta ilusioz beterikoa izan da KOKEINentzat, eta horren ordainsari taldearen diskografia estreinatuko duen 6 abestitako aurkezpen e.p. hau. Taldearen gogo guztiak bertan isladaturik aurkitzen dira.
Ekoizpen artistikoaren ardura Rafa Ruedak izan du, kantuen konponketen orduan taldeko boskarren partaidea izan delarik, banda eremu ezberdinetara bideratu eta sendoagoa bihurtuz. Laukotearen soinua digitalizatu dutenak berriz, PiLT taldeko baterijolea den Xanpe eta Haritz Harreguy izan dira. Azken hau nahasketa lanetan ere aritu da Andoaingo Garate estudioan. Musikarerkin bat eginik irudia ere uztartu nahi izan dute eta horrela Borja Olaberen argazkiak (sentimenduak adierazteko beste modu bat bezala) eta Enrike Labordaren diseinua.
Baina irudigintzan bada besterik eta musikaz aparte Zutaz Oroitzen abestiaren bideoa ere aurki dezakegu. Haimar Olaskoaga eta Iņaki Beraetxek eginiko lana da non taldearen oinarri diren sentimendu eta sentipenak era gordinenean irudi bilakatzen diren. KOKEIN.
|