Londresera egindako bidai batean ezagutzen du didjeridua. Bertan denboraldi bat igarotzen du eta didjeridua jotzen hasten da.
Lehenengo autodidakta gisa ikasten du eta beranduago klaseak eta tailerrak hartzen ditu Europa eta Australian zehar.
Hauek dira Ibanen formazioan parte hartu duten didjeridu maixuak: William (bere klaseak Londresen hartzen ditu) ; Lies Beijerinck (Holandan eta Gironan) ; Nello Chiuminatto (Madril) ; Raul Orte (Madril) ; Mattias Muller (Italia) ; Michael Jackson , Gary Thomas, Charlie McMahon, Mark Atkins ( Belgikan) ; Ansgar Stain (Gironan) ; Djalu Gurruwiwi (Australian) ; Milkey (Australian).
2000. urtean klasea eskeintzen hasten da: Donostia , Bilbo ,Iruña eta Holandan klaseak eta taillerrak eskeini ditu.
Didjeridu festibal hauetan parte hartu du: Arbucies (Girona) 2002 eta 2003; Texel (Holandan) 2002 ; Berlin ( Alemanian) 2002 ; Cavour ( Italia) 2002-2003; Airvault (Frantzia) 2002-2003. Eta Garma festibalean (Australiako aborigenak sortutako festibala) parte hartu du Yidaki Masterclassean Djalu Gurruwiwi ren ikaslea izanik. Gainera kontzertu bat eskeini zuen bertan. (2003).
Hiru diska bakarlari gisa egin ditu : Yurlunggur (2002),Didgeridoo Live (2003) eta Didjeridu Hotsak (2003).
Banja Lukaren “The scandal is inside your head” diskoan parte hartzen du 2001 an eta beraiekin kontzertuak jo ditu Euskal Herrian zehar.
Luis Caminoren “Abya Yala” (2003) diskaren aurkezpenean parte hartu du Javi Area, Iñaki Salbador, Pascal Gaine,Richi Salaberria, Juan Carlos Jimenez eta Jose Ramon de la Morenarekin batera.
Xavier Sansebastianen diskan parte hartu du 2004 ean .
|