FASTFATUM *** Igor Calzada
- Amaiur Loitegi - Gaztzulo 2007-12
Ariketa interesgarria da Fastfatum, eta handik eta hemendik begiratuta, ertz polit asko antzematen zaizkio. Igor Calzada donostiarrak konposatutako kantek ukitu berezia dute, eta giro bildu eta goxoan, natural belarriratzen dira. Musika ņabardurak funtsezko dira kaskoekin (eta arretaz) entzun beharreko disko honetan, baina argi, ez baitira konponketa horiek baino apalagoak abestietako hitzetan suma daitezkeen mugimendu sotilak. Harkaitz Canok eta Igor Calzadak lan ona egin dute istorioak kontatzeko eta istorio horiei melodia jartzeko orduan.
|