EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Desoreka taldeak rock gogorreko lehen diskoa kaleratu du
Hemeroteka
Desoreka taldeak rock gogorreko lehen diskoa kaleratu du


ainara gorostitzu - DONOSTIA

Maketa bat egin, hainbat diskotan kolaboratu eta dozenaka kontzertu egin ondoren Euskal Herrian eta baita Italian ere beste pauso bat eman beharrean sentitu zen Lezoko Desoreka boskotea: lehen diskoa argitaratzea. Izen bereko lanarekin, eta Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin beren rock gogorra plazaratu du Desorekak.

Iker Alzolak (gitarra), Ibon Salaberriak (gitarra), Urko Zendoiak (ahotsa), Iker Martix-ek (bateria) eta Asier Susperregik (baxua) osatzen dute Desoreka. 2000. urtean sortu zuten taldea. Handik bi urtera kaleratu zuten maketa, eta orain Andoaingo Garate estudioan Haritz Harregirekin grabatu dute lehen lana.

Euskal talde batzuen soinua hartu dugu erreferentziatzat eta horregatik egin nahi genuen lan Harregirekin, azaldu du Salaberriak.Musika askotatik edaten dutela diote. Metala, rock gogorra edo thrash-a egiten dute, baina pop ukituko koruekin edo funkyarekin nahasturik. Erritmo aldakorreko kantuak dira bildu dituzten bederatziak; erritmo lasaiei pasarte bortitzak kontrajartzen zaizkie.

Aiora Renteriaren ahotsa

Diskoari ukitu berezia ematen diote izan dituzten kolaborazioek. Jousilouli talde ohiko kantari Matxetek abesteko era berezia gehitu dio proiektuari eta Perkutroniks taldeko perkusionista Gogik ere parte hartzen du. Hala ere, kolaborazio nabarmenena Iban Nikolairena eta Aiora Renteriarena dira. Lehenak didjeridooa sartu du, zuzenekoetan egin izan duten bezala, eta Zea Mayseko Aiora Renteriak Emakume galdua abestian hartu du parte: «Aiora crack bat da, eta Garaten demostratu egin zigun».

Abesti bakoitzean «zerbait desberdina» aurkeztu nahi du boskoteak. Bederatzi kantutik zortzi beraiek idatziak dira, eta lehena, 626, Eñaut Gantxegirena da. Abesti bat gaztelaniaz dute (Remite x) eta beste bat italieraz eta euskaraz (Ciao).Diskoa zuzenean Elizondoko Lur aretoan aurkeztuko dute abenduaren 9an, eta Tolosako Bonberenean, urtarrilaren 27an.


DESOREKA





Kontzertuak


Ibilbidea


Hemeroteka


Webgunea


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du