EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Bap, Jotakie eta Rory Gallagher-i buruzko liburuak kaleratu dituzte
Hemeroteka 2
Bap, Jotakie eta Rory Gallagher-i buruzko liburuak kaleratu dituzte


Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak aurkeztu ditu Bosgarren Haria bildumaren azken hiru aleak

BILBO 2006-11-30 GARA

Iaz abiatu zuen Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak Bosgarren Haria bilduma. Sakelako liburu hauen argitalpenarekin, euren Ģmusika ondareaz ikuspegi historiko-kritiko batģ hartu nahi du zigilu horrek.
Liburuak irakurterrazak, argazkiz apainduak eta dibulgatiboak dira. Iaz Itoiz, Ramones, The Clash eta Public Enemy izan ziren aztertu zituzten taldeak. Aurten, berriz, Bap, Jotakie eta Rory Gallagher dira aukeratutakoak.

Joxi Ubeda (Ibarra, 1965) Berriako kazetariak idatzi du BAP: bai horixe liburua. Bap talde aitzindaria izan zen, hardcorean abangoardiako talde bat Euskal Herrian. Disko gutxi atera zituen, baina bere ibilbidean errespetua irabazi zuen, esan zuen Ubedak. Bere liburuan hamarkada baten kronika egiten da aldi barean: gaztetxeak, fantzineak, irrati libreak, okupazioa eta hainbat borroken garaia izan zen.

Rory Gallagher: Kemena eta leialtasuna da Jon Gurrutxaga (Elgoibar, 1978) kazetariaren lehenengo liburua. Nazioartean Rory Gallagher ez dute behar bezala baloratu; gaztelaniaz, adibidez, ez dago berari buruz ezer argitaraturik. Aldiz, Euskal Herrian bere zaleak garenok oso zale sutsuak gara, aipatu zuen kazetariak. Biografia egiteaz gain, artista irlandarrak Euskal Herrian emandako bost kontzertuen kronikak egiten ditu. Horretarako, garaiko testigu ezagunen gogorapenak ekartzen ditu, baita Gallagher anaia eta manager izan zenarenak ere.

Jotakieren inguruko liburua Xabi Borda (Azpeitia, 1981) kazetari eta ikasleak idatzi du. Oraingoan, ez da zale baten erabakia izan, Borda ume bat zelako taldea jaio zen garaian. Baina biak dira Urolakoak. Liburua egiteko, Borda protagonistengana joan da eta denbora gehiena dokumentazio lanean eman du, elkarrizketa mordoa egin baitu. Egileak taldearen balioa nabarmendu du: Rock radical delakoaren urteak ziren, baina Jotakie kontrako noranzkoan saiatu zen. Pop-rock egiten zuten, gustatzen zitzaiena, bereziak izan ziren.


BOSGARREN HARIA





Hemeroteka


Hemeroteka 2


ARTISTAK
ˇ 7 SĶIS 7 LUAS
ˇ BELCEBLUES
ˇ BIDE ERTZEAN
ˇ BLUEDAYS
ˇ CONXITA
ˇ COOL CIRCUS
ˇ ERRABAL JAZZ JAIALDIA
ˇ EL DOGHOUSE
ˇ ESNE BELTZA
ˇ GABY JOGEIX
ˇ GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
ˇ HOTSAK DANTZAN
ˇ JIMMY BIDAURRETA
ˇ JJBAND
ˇ J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
ˇ JERONIMO MARTIN TRIO
ˇ JOSERRA SENPERENA
ˇ JUAN DE DIEGO TRIO
ˇ KANEVSKY
ˇ KARELEAN
ˇ KATAMALO
ˇ KEMEN LERTXUNDI
ˇ KEU AGIRRETXEA
ˇ KOKEIN
ˇ LOS CORONAS
ˇ LOS REYES DEL K.O.
ˇ MAMBA BEAT
ˇ MARTA SANCHEZ TRIO
ˇ MORAU
ˇ OSTOLAZA ETA PUJANA
ˇ PETTI
ˇ ROGELIO BOTANZ
ˇ SEŅOR NO
ˇ SEXTY SEXERS
ˇ SPECIAL 20
ˇ SURFIN KAOS
ˇ TAPIA ETA LETURIA
ˇ TERELA GRADIN QUINTET
ˇ THE BLIND LEMONS
ˇ THUNDER EXPRESS
ˇ TIGER! TIGER!
ˇ TRES MIL HOMBRES
ˇ TXUMA MURUGARREN
ˇ UEK
ˇ ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak ˇ Errabal, 23 ˇ 20590 SORALUZE (Euskal Herria) ˇ Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du