Zerotik hasi (Kirmen Uribe / Imanol Ubeda)
Zerua goian
Eta lurra behean zaudela,
Etxea suntsituta,
Zenbait oroitzapen,
Lagun bakarra,
Asmo bakarra,
Nahikoa dira.
Eta atzera zerotik hasi,
Bide berri bati ekin.
Hotel Bel-Air (Mikel Ibarguren / Ima Ubeda)
Mahai gainean daude oraino
Elkarrekin hustu genituen botilak,
Basoerdiak, berba xaloak,
Ausentziari eman nahi ez genizkion
Musuketak, ezpain umelak eta
Desira agerikoak.
Ezkerraldera okerturik segitzen du
Gernika koadroak,
Eta Maná-ren azken cda baino ez da aditzen
Leihoak zabalik dituen egun urdin honetan.
Mahai azpian daude, bestalde,
Gure sandaliak,
Oinetan ekarri hondar garauak eta
Zure azal erantzia.
Konplotean dihardut (Jose Luis Otamendi / Ima Ubeda)
Hodeien atzetik
Euria eragingo diet gau epeletan
Bila zaitzaten
Nire koadernoak beteko dituzu
Hutsunez
Noizbait ahazten banauzu
Udaberriaren ertzetan
Ez dut atertu
Sutan labeak irakiten galdeak
Maitatzeko konplotean dihardut
Plaza Berrian (Ima Ubeda)
Geroaren beldur zinela
Esan zenidan belarrira
Denbora izoztuko nuela
Erantzun nizun ezpainei begira
Plaza Berriko eserlekuetan
Ederragoa dirudi gauak
Oker daiteke bidea
Nonahi badira bihurguneak
Goza dezagun gau atal hau
Elkarren ondoan gauden artean
Zuretzat dira
Nire kantu traketsak
Zuretzat dira
Zu gabe ez ditut behar eta
Kantari bizi denak
Urruntzen ditu gaitz guztiak
Oraina kanta dezagun
Urrun ditzagun gaitz guztiak
Plaza Berrian gaua egin arren
Eder jarraituko du euriak
Zuretzat dira
Nire kantu traketsak
Zuretzat dira
Zu gabe ez ditut behar eta
Tori daukadana
Eskuak, akordeak
Tori daukadana
Zu gabe ez ditut behar eta
Utzidazu (Ima Ubeda)
Dorre asko eraitsi ziren
New Yorkekoak jauzi baino lehen
Herri asko amildu dira
Errepide mapa baten bila
Mila eta bat gau zor dizkigute
Bakar batekin ni konforme
Utzidazu
Zure ametsetan behingoz lur hartzen
Zeru bat
Desorduetan bertan landatzen
Manhattan ez da berdin izanen
Ez Bagdad ezta gu ere
Etenik gabeko su ilunean
Bi bala galdu izan gaitezke
Amets batentzat lurra bagara
Errauts artean altxako gara
Utzidazu
Babesa nahi dut zure begietan
Baimen gabe
Iraultza egin zure begietan
Amets batentzat lurra bagara
Errauts artean altxako gara
Utzidazu
Zure ametsetan behingoz lur hartzen
Zeru bat
Desorduetan bertan landatzen
Geratzen zaigun denbora (Ima Ubeda)
Orain desorekan ere
Oreka bilatzen asmatu dugunez
Orain zalantzekin dantzan
Ezinekin lotan ikasi dugunez
Maindire artean gordeko dugu
Geratzen zaigun denbora
Bion artean
Lehertuko dugu
Bakardadea
Orain eguzkipean
Gure zauriak ixten direnez
Orain egun euritsuetan
Calellako hondartza amesten dugunez
Maindire artean gordeko dugu
Geratzen zaigun denbora
Bion artean
Lehertuko dugu
Bakardadea
Bion artean
Uxatuko dugu
Atsekabea
Geratzen zaigun denboran
Bion artean
lehertuko dugu
Bakardadea
Zazpi (Ima Ubeda)
Zazpi amets
Bi esku abesti bat
Zazpi ate
Bi begi desio bat
Zazpi bide
Zazpi lagun maitale bat
Zazpi baietz
Zazpi ezetz zazpiak bat
Zazpi galderak, zazpi erantzunak
Zazpi zalantzen basamortuan
Zazpi egiak, zazpi gezurrak
Zazpi bizitzak bakar batean
Zazpi bidaia
Zazpi itsaso aingura bat
Zazpi ideia
Zazpi asmo geroa zain
Zazpi zalantzen basamortuan
Zazpi bizitzak bakar batean
Zazpi amets
Bi esku abesti bat
Zazpi ate
Bi begi desio bat
Zazpi bide
Zazpi lagun maitale bat
Zazpi baietz
Zazpi ezetz zazpiak bat
Zuhaitzen denbora (Lirmen Uribe / Ima Ubeda)
Zugan da zuhaitzen denbora
Elkar maitatu ondoren.
Ohean lo, betazalek
Soilik estaltzen zaituzte.
Ez jarraitu beldurrari,
Ez esan beti ez inoiz ez,
Utzi libre denborari
Bidea egiten.
Zugan da zuhaitzen denbora
Elkar maitatu ondoren.
Plazer-urak biltzen zaitu
Malkoak begia legez.
Ez jarraitu beldurrari,
Ez esan beti ez inoiz ez,
Utzi libre denborari
Bidea egiten.
Zugan da zuhaitzen denbora
Elkar maitatu ondoren.
Nonbait (Ima Ubeda)
Nonbait utziko nuen
Begirada eder hura
Nonbait utziko nuen
Baina ez naiz akordatzen
Aspaldi joan zinen
Ia oharkabean
Aspaldi joan zinen
Isilik hitzik gabe
Geroztik
Zerk urrundu gintuen
Galdezka ibili nintzen
Zerk urrundu gintuen
Zer axola du orain
Zerk urrundu gintuen
Jada ez dut jakin nahi
Geroztik
erantzun gehienak
Sobran, sobran baitaude
Ze lehen
Bide bakarra ginen
Eta orain
Biok bi bide gara
Nonbait utziko nuen
Begirada eder hura
Nonbait utziko nuen
Baina ez naiz akordatzen
Baforea (Ima Ubeda)
Mapetan ez diren portuetan
Bila ibili naiz aspaldi
Galdu genuen itsaso hura
Non ote den jakin nahian
Galdetu diet marinelei
Untziolako langileei
Baina inork ez du haren berririk
Lokatzetan ainguratu da
Gure baforea
Faro itzalien zerupean
Murgildu ginen aspaldian
Seinalerik ez da gure bidean
Itsasorik ez bide ertzean
Galdetu diet itsasgizonei
Mendebaldeko naufragoei
Baina inork ez du haren berririk
Lokatzetan ainguratu da
Gure baforea
Behelainotan geldirik goaz
Abante bizian
Iritsi dira notiziak (Ima Ubeda)
Iritsi dira notiziak
Iritsi dira eskutitzak
Baina ez zureak.
Igaro ziren hegazkinak,
Erre zituzten zubi denak,
Isildu bazterrak.
Galdetu diet hegaberei,
Galdetu pago biluziei,
Ez dakite ezer.
|