EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Boogiea Elgoibartik dator
Blues sustraia
Boogiea Elgoibartik dator


The King Bee-k Arima Beltzaren aurreneko grabazioa entzun zuenean, blues-rocka Axularren hizkuntzan egiten zuen gazte talde baten sei abesti haien aurreko lilura neurritsua agertu zuen, hizkuntza horretan aurrekari gutxi baitzeuden. The King Bee-k geroago izan zuen Bilboko harpe batean banda horri zuzenean entzuteko egokiera, eta herri honi ere darion “bluesa” arimatik ateratzeko etorkizuna merezi zuen banda zela ulertu zuen berehalakoan.

Ezinezko erle honen eztia are eztiagoa da “Blues sustraia” entzun eta gero. “Blues sustraia” Arima Beltzaren bigarren grabazioa da, hamar abesti biltzen ditu, eta Soraluzeko blues etxeak kaleratu du, blues and boogieak ernarazten duten maitasunarekin kaleratu ere. Hegalak eduki baino lehen King Bee gazteak entzuten zituen musikak, Purpleen metraila guztia, Zeptarrak, Aftertarrak, Rorytarrak eta hegoaldeko rocka, inspirazio-iturri ona izan dira egunetik egunera hobe abesten duen Jon Gurrutxagaren (gure Levon Helm partikularra) ahots ozenaren garapen trinkoan, bereziki eragingarriak diren gitarra eta harmonikaren arteko elkarrizketak lagunduta.

Taldeak bere “boogie” izpirituari hertsiki eusten dio “Benetan” gaian, eta beldurrik gabe irteten dira “Whole lotta love” baten klonikoaren bila (ordurako Zeppelin taldearen “Rock’n roll” erasokorra eginak ziren zuzenean); bertan Robert Plant handia gogorarazteko –edo ahantzi arazteko- egiteko zaila du Gurrutxagak. “Kaxa”, “Jainkoaren lorategia” eta “keinua” bezalako abesti gogorrek eragin dute The King Bee-k aireratzea rock gogor onenaren taupada hipnotikoaren aizkorakadak saihesteko xedean.

Arima Beltzak, blues motelek bultzaturiko erritmoaren laguntzaz, bizitzaren gorabeherak aipatzen dizkigu, esate baterako, “Maita Nazazu” abestian, zeinak B.B. Kingen “The thrill is gone” gogorarazten digun, nahiz eta elgoibartarren abestiak desiraren zikloa ikusten duen hura zabaltzen denean. “Nire alboan” gaia, aldiz, bluesaren eta poparen arteko nahasketa bat da. Estiloaren sekretuak ageriago geratzen dira “Blues sustraia” abestian, kotoiaren eta sufrimenduaren istorio zaharra. The King Bee-k CD-ari amaiera ematen dion pieza akustiko txiki bat prestatu du. “Zazpi kolore” du izena, eta erlastarra ase uzten duen blues ia abertzale bat da.

The King Bee


ARIMA BELTZA





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Argazkiak 2


Hemeroteka


Webgunea


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du