EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAK

ALBISTEAK

KONTZERTUAK

KONTRATAZIOA

DISKOETXEA

DENDA


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Harpidetu boletinera


 Rocka, erraietan
Hemeroteka
Rocka, erraietan


Arean taldeak rocka oinarri duten abesti intimistak bildu ditu atera berri duen lehen diskoan

IRUNE BERRO - BILBO

Rock oinarria duten abesti intimistak bildu ditu Arean taldeak disko berrian. Borja Estankonak (abeslari eta gitarrista), Koldo de Miguelek (bateria jotzailea) eta Iñaki Garridok (baxu jotzailea) osatutako bandak zortzi urteko ibilia du, eta hiru musikagileek aspalditik ezagutzen dute elkar; alabaina, taldearen izen bera duen diskoa dute aurreneko lana.

Areanen aurretik, musika instrumentala egiten zuen Iniezione taldean ibili ziren hirurak; hala, Gaztelupeko Hotsak-ekin plazaratu berri duten diskoko abestien erritmoek eta intentsitateek talde horren musikarekiko lotura estua dutela uste dute. «Hasieran, Iniezioneren garaian, elkartu eta bakoitzak bere musika tresna jotzeari ekiten zion, eta melodiei askatasuna ematen genien; beraz, abesti luzeak irteten zitzaizkigun, guztiak ere rockari loturikoak», azaldu du Estankonak hirukotearen hasierako urteen gainean.Horren ondoren, De Miguel Euskal Herritik kanpora joan zen, eta Estankonak eta Garridok hartu zuten kantuak egiteko ardura. Hargatik dira abesti batzuk horren intimoak, Estankonaren esanetan. «Nondik zatoz? eta Hemen kantuak neuk bakarrik egin nituen; gitarra hartu eta jotzen hasi nintzen, doinu bat eta bestea probatzen», dio abeslari bizkaitarrak. De Miguel itzulitakoan, hirukoteari heldu zioten berriro, eta oinarri bizi eta indartsuko rock abestiak sortzen hasi ziren. Izan ere, Estankonak adierazi duenez, «urteekin are rockeroago bihurtu gara, geroz eta zarata handiagoa egiten dugu».

Musikari ematen diogu lehentasuna, hitzei baino

Hiruren artean idatzi dituzte diskoko kantuen hitzak. «Doinuak ematen hasten gara, eta geroago sortzen diren melodien gainean idazten ditugu hitzak. Hasieran onomatopeiekin jokatzen dugu, hitzak musikatzea oso zaila egiten baitzagu». Anaia poeta izanagatik (Igor Estankona) haren edo beste poeta baten obrarik musikatzeko tentaziorik ez duela izan agertu du Borja Estankonak. «Idazle eta poeta asko sentitzen ditugu gertu, baina literatura eta musika bereizten ditugu. Geure abestietan, hitzei baino gehiago, musikari ematen diogu lehentasuna; hau da, hitzak musikaren zerbitzura daude, eta literatur obra batekin ezingo genuke hori egin».

Areaneko hiru musikariek Gasteizko Sonora estudioan grabatu dute lehendabiziko diskoa, Iñaki Alonso teknikariarekin. Bestalde, masterizazioa Lisaboko Karlos Osinagaren esku utzi dute.

Orain, ahalik eta gehien zabaldu nahi dute zortzi urteko lanaren fruitua den diskoa. «Kontzertuak ematen hasi nahi dugu, entsegu lokalean sortutako abestiak kalera atera eta jendeari erakutsi nahi dizkiogu», dio De Miguelek. Maiatzaren 7an Galdakaon ariko dira, Garridoren herrian. Egun horren aurretik eta ondoren, baina, beste nonbait ere jo nahiko lukete.


AREAN





Kontzertuak


Ibilbidea


Argazkiak


Hemeroteka


ARTISTAK
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

ES EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du