|
|
 |
 |
| Volver a las noticias |
17/07/2008 - 08:42
GUITAR CRUSHER bluesmana LOS REYES DEL KOrekin batera zuzenean
Bizkaian, Zornotzako jaien egitarauaren barruan, igande honetan blues kontzertu indartsua eskeiniko du Los Reyes del KO , Berlinen kokatutako blues taldeak. Eurekin batera Guitar Crasher Stax garaiko bluesman mitikoa izango da kantari eta Christian Rannenberg, ekoizle alemaniarrak piano akustikoaz arduratuko da. Biak ala biak taldearen diskoetan partaide izan dira. Maila goreneko musika eta dibertsioa taula gainean.
Adrian Costa gitarra eta ahotsa, Marcos Coll harmonika Javier Vacas baxu elektrikoa,
Carlos Dalelane bateria, Christian Rannenberg piano akustikoa
+ Guitar Crusher (artista gonbidatua kantuan)
|
|
LOS REYES DEL KO Blues in Berlin
Bluesa ez da musikari oso gazteen jomuga izaten, behar-beharrezkoa da adin bat eta agian halako katarsia gertatzea, sarritan horiexek osatzen baitute oinarririk sendoena musika sinesgarri izan dadin. Baina badira salbuespenak, eta Adrian eta Marcosena begi bistakoa da. Los Reyes del KO bluesaren bide europarrean barrena ibili dira, euren haurtzaroko Santiagotik Madrileraino, gitarra, aho-soinua eta ezinbesteko “riff” sorta aldean zutela; Madrilen grabatu zituzten aurreneko diskoak eta gero Berlinen jarri ziren bizitzen eta bertan Hot tin roof, maila handiko musikariak lagun, grabatu zuten; disko zirraragarria zen, askotariko ukituekin, funkyak eta latindarrak, euren artearen oinarri den boogie agortu ezinaren gainean eta han eskainitako zuzenekoek aho zabalik utzi zituzten ikus-entzuleak. Horren adibide aurtengo urtarrilean, musikari berezien laguntzarekin Berlingo kluba ospetsuan Live in Yorckschlösschen zuzenean grabatutako diskoa. Maila goreneko musika eta dibertsioa taula gainean.
|
|
|