EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


Volver a las noticias
13/02/2008 - 08:37
VI BLUES GAUA ZIZURKILEN

Otsailaren 23an, larunbatarekin eta honezkero ohitura bihurtuta, Gipuzkoako Zizurkil herrian VI Blues Jaialdia antolatu da. Berezia eszenatoki batean egin beharrean herriko ostatuetan programatzen delako. Gaueko hamaiketan hasita, herriko hiru tabernetan izango dira kontzertuak, sarrera librearekin eta bertan gure artean eta haratago estilo beltza lantzen duten goi mailako konboak arituko dira: Bilbotik, The Reverendos. Madrildik Special 20 eta Alemaniatik Los Reyes del KO . Disfrutatzeko gaua

F:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Danetik\zizurkil-blues_ok1.jpg

THE REVERENDOS (Euskal Herria)
Atxulondo Taberna. Ordua: 23:00

Bilboko giroko lau musikari beteranok osatutako taldea da. 40. eta 50. urteetako musikari afroamerikar handiak ahalik eta zintzoen, nola hotsaren hala estetikaren arloan, omentzeko xedearekin sortu zen. Une oro dute isla T-Bone Walker, Muddy Waters, Nick Curran eta 40.-50. urteetako musika beltz guztiek, batez ere Kaliforniako mendebaldeko kostakoak, Memphiseko rockabillyk eta Kansas Cityko swingak.

LOS REYES DEL KO (Galizia, Berlin)
Aurrera Taberna. Ordua: 01:30

Marcos Coll eta Adrián Costa Santiago de Compostelan hasi ziren elkarrekin jotzen, 1992. urtean; lagun minak ziren eta bluesaren izendatzaile komunak estu lotzen zituen. Red Blues Band eta Bluerags bezalako taldeak osatu eta gero, Madrilen jarri ziren bizitzen 1999. urtean, eta Tonky Blues Band Espainiako blues talde ospetsueneko partaide bihurtu ziren. Banda horrekin blues eta jazz jaialdi ugaritan parte hartu zuten penintsula osoan barna, eta Amar Sundy, Zack Prather, Mick Taylor (Rolling Stones taldeko kide ohia) eta Buddy Miles (Jimi Hendrix eta Santanaren taldeko kide ohia) bezalako artista handiei lagundu zieten.
Gaur egun, Alemanian bizi dira eta bertatik antolatzen dituzte ekimen musikalak. Zuzenean musika beltza gustuko dutenak errenditu egiten dira lantzen duten soul, swing eta rhythm’n blues dantzagarriarekin.

SPECIAL 20 (Madril)
Egarri Taberna. Ordua: 00:15

Talde honek bost musikari biltzen ditu, bostak afroamerikar, jazz, r&b, soul, r&r, eta bereziki Blues musika moldeen aurreko maitasun zoroak jota. Taldea 1998. urteaz geroztik ari da Special 20 izenarekin, baina taldekideek ia hogei urte daramatzate musikaren munduan, bakoitza bere taldean, Chocolate blues Express, Los Secos, Riff, Los Garduños eta beste batzuetan. Madril inguruan. Zuzeneko indartsua dute, bihotzak bigunarazten eta zangoak mugiarazten dituen horietakoa.

ARTISTAS
· ASSTRIO
· ATERKINGS
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IÑAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ÑACO GOÑI
· PETTI
· RAFA RUEDA
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· PEOPLE ARE MACHINES
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du