|
Gandua dator maite
mendian behera
eta ni banoa bizkor
zure aldera.
Iritxiko ote naiz arren
gandua sartu baino lehen.
Tximiniko suak uxa dezala gure hotza
gaur pattarra kopa beroan edan nahi dut eta bihotza.
Gandua dator maite
mendian behera
eta ni banoa bizkor
zure aldera.
Dantza egin ta kantatu
gaua gure oihuz urratu.
Ta deskuidoan nekeak harrapatzen ba gaitu
ohean etzan, indarrak berritu
eta matte-matte, oso-osorik laztanduko zaitut.
Gandua dator maite
mendian behera
ea iristen naizen, laster,
zure etxera.
|