|
|
|
Hitza eta musikaren arteko elkarizketa |
- Hitz bat.
- Hitz bat!
- Zer da hitz bat?
- Hitz bat, hitz bat baino gehiago da. Mundu bat, uholde bat.
- Musika.
- Zer da musika?
- Musika eskuekin harrapatu ezin dena da.
- Hitzak oroitzen ditugu.
- Oroimenaren hitzak beti dira berriak.
- Hitz batek gure oroimenean sortzen duen ohiartzuna hitza bera baino luzeagoa da.
- Musika ahanzten dugu.
- Sorkuntza oroimenaren musika baino ez da.
- Une konkretu batetan entzuten den musika, oroimenean dagoena bezain ukiezina da.
- Egin ezazu aproba etxetik urrun egokitzen zarenean: esan ezazu ozen zure maitearen izena eta burutazio luzeetarako bidea zabalduko zaizu.
- Lehen burutazioa ea zein den nire maitearen izena.
- Oroimena eta arrazoia.
- Bihotza eta sentipenak.
- Hitz batek bihotzean sortzen digun samina hitzaren esanahi soila baino sakonagoa da.
- Musika eta bihotza.
- Gustoko musikarekin ia menderaezinak gara.
- Aian baserritarrek musika jartzen dute ikuiluan behiek esne gehiago eman dezaten.
- Nola berpiztu hitz galdu baten isiltasuna?
- Jar ezazu doinu batekin txortan, aidean, eta hor izango duzu berpizturik:
- Kantua.
|
|
|