EUSKARAZ · ESPAÑOL · ENGLISH



ARTISTAS

NOTICIAS

CONCIERTOS

CONTRATACIÓN

DISCOGRÁFICA

TIENDA ON-LINE


Errabal (Jazz)

Blues

Literatura

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Suscribirse al boletín


07 Itzaletatik gutuna

Beste etxeak direlako identifika ditzakegu hemen etxeak, beste herriak direlako dira herri gureak hemen. Oin oso bakoitzak bost behatz ditu, beste edonon hemen bertan bezala. Aldatzen dira sasoiak, tokiak, burubideak, konpainiak. Bideak askotan ateka estuak dira, pasabide larriak, segadak. Beste herrietatik ikusgarri dira gure bideak, gure oinak. Auzitan jartzen dira sentimenduak eta adiskidantzak. Eta gutunetan hitzek oinek ez bezalako bideak entseiatzen dituzte: itzaletik 1988an idatzitakoa dakar Xabier Montoiak bidea bakarrean jarraitzea erabaki duenaren adorez, Rikardo Arregi Diaz de Herediak ispilu gordin bat jarriko zigun handik hamar urtetara, aurrez aurre gutun zaharrak irakurtzeko aitzakian.

ITZALETATIK GUTUNA

Betiko adiskide maiteok: Ez zakiat zuen oroimenaren tolesduraren batean izango ote duzuen txokotxoren bat niretzat, edo nire izena zuen afalosteko ke laxoetan inoiz kiribiltzen ote den oraindik. Ez zakiat ezer, hemen -muskerren agindupeko herrialde honetan- zaila baita erbesteko albisterik jasotzea.

Baina, horrela balitz halabeharrez, libre nahi zaituztet utzi, erabat libre. Ez dezan -ezta lipar bakar batez ere- nire izanak, nire izenak zuen asti premiazkoa ostu. Ez ditzan, sekulan, ari zaizuen memelo petral honek zuen erabaki, zuen ekintza nahitaezkoak eragotzi.

Hainbat eta hainbat oroitze neketsuren zama neronek eramango diat aurrerantzean. Neroni abiatuko nauk erromes erresuma goibeleko bideetan barrena, harkaitz barneliluratuen laguntzaz, ortzearen begi zorrotzen menpean. Eta nire oinek harrotuko duten hautsaren artean, beste oin batzuk (umeren batzurenak) ikusi ahal izango ditiat (neureak zitalkeriaz zapaltzen) eta hego haize onbera zauritzen duen mingain ankerra eta oilarraren burua katuek janda, zuen kopeta ederresten duen odol eskerga.

Ez duk inon basamortu nahikoa handirik egongo non nire gorputz satsua nire gogo okerra ehortzi; non nire bizarra erre eta arrubio ederrei begi akitu hauek eskaini; non helikoptero goseti baten antzera besoak amorru biziz astindu eta iletik tira egin, arratoi hilek eta zapata ustelduek mutu betetzen duten urlo kiratsua agerian laga arte; non nire lerdeak uzten duen arrastoa jarraitu tematsu arrengurak.

Ez duk inon basamortu nahikoa handirik egongo elkar ezagutu genuen eguna ahal izateko deitoratu.

ZU IPAR IRLANDAN, NI HEGO EUSKAL HERRIAN

Aurrez aurre eserita, gutun zaharrak irakurtzen ditugu zuk eta biok aztoraturik, paper horixkak hiljantziak bailiran ukituz, hain dira hauskor odolbatu ahantzi hauek.

Ispilu beldurgarria da biontzat letra bihurrietatik datorkigun mina, eta gorrotoa, arrotza zaigu hizkuntza, ez, ordea, egoera. Bidaliko dizkizut liburu guztiak berak testamentuan eskatu zuen moduan, baina, adi, ez inori erakutsi, kartzela edo heriotza dira sari bakarrak. Hemen da sinadura eta hauek ziren zigiluak.

Eta elkarri murmurikatzen dizkiogu azken berriak, hildako bat zure herrian, enean hogeita hamar zauritu, hamaseigarren mendeaz ari zara ala gaur goizekoaz? Hemen biktimak zirenak borrero egin ziren han.

Haizea da bero, zuri argia, beleak du gorri moko-begia

Idolatra irakurtzen dut hemen eta han heretiko, edonon traidore. Aldatu da estiloa apurtxo bat eta ez du inork jadanik antzar-lumez izkiriatzen. Askatasunaren lurraldean deserrituak ziren bakarrik.

Istiluen sortzailea, herriaren etsai, esaidazu non irakurri dituzun hitz horiek, eta zein hizkuntzatan, orain dela laurehun urteko liburu hartan ala atzoko egunkarietan?

Apoaren edertasuna
Dana lanbrotute ikustot
Ibiltarixanak
· 01 Manifestu atzeratua
· 02 Bide ertzeko belarra
· 03 Zorrotzako portuan aldarrika
· 04 Desertuetan esperatzen
· 05 Izurdeen dantza
· 06 Erbestean aritza
· 07 Itzaletatik gutuna
· 08 Bilbaoko kaleak
· 09 Nik egin nezake kantu
· 10 Aspaldi ikasitako hitzekin deitu zaitut
· 11 Zoazen tokira zoazela
· 12 Portukoplak
Tribuaren hitz galduak
Bar puerto

 

 

 

 

Colaborador:
Colaborador

ARTISTAS
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· FESTIVAL ERRABAL JAZZ
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Euskal Herria) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU EN FR


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du